2012/04/25eko prentsa-oharra

Egiturazko adierazleak. Europa 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Europa 2020ko zortzi adierazleetatik seitan, Euskal AE maila berean edo goragokoan dago, 27-Europar Batasunaren aldean

Okupazioarekin eta pobreziarekin lotutako adierazleetan atzeraka Euskal AE, Espainia eta 27-EB bezalaxe

Euskal AE 27-Europar Batasuneko mailetan edo goragokoetan dago Europa 2020 estrategiako zortzi adierazleetatik seitan, Eustaten datuen arabera. Hezkuntzarekin lotutako haietako zenbaitetan, 2020rako helburua lortu da dagoeneko.

2020 Europar Estrategia abiatu zuen Europar Batzordeak krisitik indartuta irten eta Europar Batasuneko ekonomia hurrengo hamarkadari begira prestatzeko. Batzordeak elkar indartzen duten hiru lehentasun proposatu zituen:

Hazkunde adimentsua: Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomia bat garatu.

Hazkunde jasangarria: Baliabideen erabilpen eraginkorragoa egin eta berdeagoa eta lehiakorragoa izango den ekonomia bat sustatu.

Hazkunde integratzailea: Enplegu-maila handiko ekonomia sustatu, kohesio sozial eta lurraldeetakoa dituena.

2020ean izan nahi deneko tokia definitzeko, hiru lehentasun horiek bost helburutan gauzatu ziren:

1) 20-64 urte bitarteko biztanle europarren %75ek enpleguren bat eduki behar luke

2) I+Gko barne gastuak BPGren %3 izan beharko luke.

3) Klima eta energian “20/20/20” helburua lortu beharko litzateke: Negutegi efektudun gasen igorpena %20an murriztu behar da; energia kontsumoa %20 murriztu behar da; energia berriztagarrien kontsumoak %20ra iritsi behar luke.

4) Eskola-uzteak %10en azpitik behar luke, eta belaunaldi gazteenaren %40k gutxienez goi-mailako ikasketak burutuak behar lituzke.

5) EBn, pobrezia-arriskuaren helmenean 20 milioi pertsona gutxiagok egon beharko lukete.

Jarraipena zortzi adierazle nagusiren bidez egiten da; horiexek landu eta bildu dira Euskal AErako.

2020 Europa adierazleak. 2010. urtea

Euskal AEk, Europar Batasuneko batez bestekoaz, sei adierazletan balio hobeak edo berdintsuak ditu: Okupazio-tasa, I+Gko barne-gastua, Ekonomiaren intentsitate energetikoa, Garai aurreko eskola-uzte tasa, Goi-mailako hezkuntza maila, Pobrezia edo bazterketa arriskuan dauden biztanleak,

Aitzitik, europar batezbestekoaren azpitik daude: negutegi-efektuko gasen igorpena eta energia berriztagarrien kuota. Espainiarekin bere osotasunean alderatuz gero, gure erkidegoko zifrak hobeak dira, batean izan ezik: energia berriztagarrien kuotan.

Halere, esan beharrekoa da ezarritako helburuetarako bidean gorabeherak izan daitezkeela aztertutako urteetan, areago gaur egunekoa bezalako koiuntura ekonomikoetan; izan ere zenbait adierazle atzeraka doaz abiapuntuko balioekiko.

20-64 urte bitarteko okupazio-tasan Europako batez bestekoa (%68,6) eta Euskal AEkoa (%68,3) oso antzekoak dira; helburutik (%75) 6,7 puntura gaude, baina aurretik (%75,1) gizonez ari garelarik. Adierazle honen lehengo urteko balioak ikusita, aztertutako hiru lurraldeetan –Europar Batasuna, Espainia, Euskal AE- jaitsi dira okupazio-tasak, ekonomi krisiaren ondorio zuzena. Jaitsiera handiagoa izan da bai Espainian (puntu bat eta bi hamarren), bai EBn (lau hamarren). Euskadin 20-64 urte bitartekoen okupazio-tasa bi hamarrenez murriztu da lehengo urtearen aldean.

I+Gko barne-gastu gordina %2,1 da Euskal AEn eta %2,0 27-EBn; helburua (%3) urruti da.

Intentsitate energetikoa adierazleak esaten digu zenbateraino dagoen BPGren hazkundea energia-kontsumoaren menpe eta eraginkortasunez erabiltzen ote den; beraz, zifra baxu batek ingurumen-kutsadura eta baliabide-txikizio gutxiago adierazten ditu. Euskal AEko balioa (136,8) europar batez bestekoa (168) eta Espainiakoa (168,4) baino dezente hobea da, eta onerako alde nabarmena dago lehengo urtetik.

Garai aurreko eskola-uzte tasan (18-24 urte bitarteko biztanleak) eta Goi mailako hezkuntza-mailan (30-34 urte bitartekoak) Euskal AEko emaitzak hobeak dira, eta gainera, emakumeez dihardugularik, EBko helburuen (%10en azpitik eta %40 gutxienez) gainetik gaude. Biztanleria oro har hartuta, goi-mailako hezkuntza-mailaren helburua ere lortzen da, eta oso gertu gaude nahi izandako garai aurreko eskola-uzte tasan. Bi adierazleetan hobera egin da 2009ko datuekiko, Euskal AEn, Espainian eta Europar Batasunean.

Pobrezia edo bazterketaren arriskuaren adierazlea hiru adierazleren konbinaketa da:

Lan-intentsitate oso urridun familia-etxeetan bizi diren pertsonak: Lan-intentsitatea %20ko atalasearen azpitik duen familia-etxe bateko pertsonak.

Transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak: Pobrezia-atalasea horrela dago finkatuta adierazle honetarako: errenta nazional erabilgarri baliokidearen medianaren %60.

Gabezia material larriak dituen biztanleria Ondoko egoeretako lauri gutxienez aurre egin ezinik, baliabide faltaz, dauden pertsonak dira: 1) alokairua edo ohiko fakturak ordaindu, 2) etxebizitza behar bezala berotu, 3) ustekabeko gastuei aurre egin, 4) haragia, arraina edo horien adinako proteinak erregulartasunez (bi egunez behin) jan, 5) etxetik kanpo astebete pasa oporretan, 6) autoa izatea, 7) arropa-garbigailua izatea, 8) koloretako telebista izatea, 9) telefonoa izatea.

Bai adierazle konposatuarentzat, bai osatzen duten hiruen arteko birentzat, Euskal AEk tasa hobeak ditu Europar Batasuneko batez bestekoak baino. Hiru puntu pasa azpitik Pobrezia edo bazterketaren arrisku adierazlean: Euskal AEn biztanleen %20,1, Europar Batasunean %23,5 eta %25,5 Espainian. Pobrezia adierazleek ere atzera egin dute 2009ko datuen aldean hiru lurraldeetan, egoera ekonomikoaren ondorioz; helburutik urrutiago, beraz.

Bi adierazletan, biak klimatikoak, 27-EBko batez bestekoa baino okerrago gaude: Negutegi efektudun gas igorpenetan, 104ko indizea, eta 83 27-EBn. Energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumo gordinean %8,2 da Euskal AEn eta %11,7 europar batez bestekoan. Aurreko urtearen aldean, jaitsi egin dira igorpen aldeak; izan ere 16 puntu pasa jaitsi dira Euskal AEn, 6 puntu pasa EBko batez bestekoan eta 12 pasa Espainian (142,3tik 130era); bi kasuetan 2009ko datuak dira.

Energia berriztagarrien erabileraz, adierazleak hobera egin du aurreko urtearen aldean Euskal AEn (%6,5etik %8,2ra). Baina urruti dago helburutik (%20), europar batez bestekotik (%11,7) eta Espainiakotik (%13,3); bietan 2009ko datuak, gainera.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Tel.: +34-945-01 75 32 Faxa: +34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Europa 2020ko zortzi adierazleetatik seitan, Euskal AE maila berean edo goragokoan dago, 27-Europar Batasunaren aldean

Eragiketa : 
Egiturazko adierazleak
Eragiketa kodea : 
172502
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2012/04/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0008683_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali