2012/04/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,5 igo ziren 2012ko martxoan aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2012ko martxoa, 2011koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %1,1eko gehikuntza izan zuten.
2012ko martxoan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,1 igo zen, EUSTATen datuen arabera.
2012ko martxoan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,7 igo dira.
Martxoan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek igoerak izan dituzte lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,5ekoa aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,2koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,7 igo ziren; Obra zibilekoak %2,4.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Petrolio-fintzea (%11,9), Energia elektrikoa eta gasa (%10,3) eta Industria kimikoa (%5,2) nabarmentzen dira. Berriz, urteko prezioetan (2012ko martxoa 2011koaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Metalurgia (%-3,6), Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%-1,3) eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%0,0).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.