2012/05/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria jarduera %7,6 murriztu zen 2012ko martxoan
Euskal AEko industria produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko otsailarekin alderatuta %2,4 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko martxoan %7,6 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,4 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko otsailarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko martxoko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2011ko martxoaren aldean. Ekipo-ondasunak %8,2 jaitsi dira; Bitarteko ondasunak %7,9, eta Kontsumo-ondasunak %4,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %6,0 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,5. Energia %13,2 jaitsi da.
2012ko martxoko hil arteko aldakuntza, 2012ko otsailaren aldean, ezberdina izan da industri talde handietan. Energia %2,3 jaitsi da, Bitarteko ondasunak %1,1, Ekipo-ondasunak %3,9 eta Kontsumo-ondasunak %3,9 hazi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,9 hazi dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,1.
2012ko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean hazkundeak izandako sektore garrantzitsuen artean: Material eta ekipo elektrikoa, %5,9; Makineria eta ekipoa, eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %5,5 bietan.
Garraio materiala sektorean urte arteko %11,4ko jaitsiera dago; Metalurgia eta metalezko produktuetan %9,2koa eta Zurgintza, papera eta arte grafikoetan %8,4koa.
Lurraldeei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Gipuzkoan %9,7 jaitsi da, Bizkaian %8,2 eta Araban %2,6. Hil arteko hazkunde-tasa negatiboa izan da Gipuzkoan, %5,8, eta Bizkaian, %0,9; Araban %1,5 hazi da 2012ko otsailaren aldean.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua