HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak 2010ean hogei euskal...

2012/05/10eko prentsa-oharra

Euskal AEko Industria-estatistika-Eskualdeak 2010. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2010ean hogei euskal eskualdeetatik hamahirutan balio erantsiak bilakaera positiboa izan du

Langile okupatuen kopuruan, halere, beherakada orokorrak hamasei eskualdetan

Industriako balio erantsiaren bilakaera positiboa izan da Euskal AEko hogei eskualdeetatik hamahirutan; gainerako zazpietan negatiboa 2009ren aldean, Eustaten datuen arabera.

Araban batez beste %4,6 hazi da balio erantsia; hazkundeak positiboak dira eskualde guztietan Errioxan (%-4,2) eta Kantauri Arabarrean (%-3,5) izan ezik. Hazkunderik nabarmena Arabako Mendialdean izan da (%15,5), baina hango industriaren garrantzia oso txikia da. Nabarmentzekoa da, haren garrantzi erlatiboagatik, Arabako Lautadaren hazkundea (%7,9).

Bizkaian %5,8 da batez besteko hazkundea; bilakaera homogeneoagoa da, izan ere zazpi eskualdeetatik hirutan negatiboa da hazkundea. Arratia-Nerbioi (%-4,7); Enkarterriak (%-9,1) eta Plentzia-Mungia (%-1,1). Industria pisurik handiena duten bi eskualdeak, Bilbo Handia (%6,3) eta Durangaldea (%9,4) batez bestekoaren gainetik hazi dira. Markina-Ondarroan hazi da gehien balio erantsia, %15,0.

Gipuzkoan %3,1 hazi zen batez beste; lau eskualde horren gainetik: Debagoiena %8,8, Urola-Kosta %4,3; Donostialdea %4,1; Debabarrena %4,0. Bi eskualdetan jaitsi da balio erantsia: Bidasoa Behean, %-1,0, eta batez ere Tolosaldean, %-5,2.

Euskal AEn %3,1 jaitsi zen langile okupatuen kopurua: Gipuzkoan %-3,2; Araban eta Bizkaian %-3,0.

Araban bi eskualdetan hazi da enplegua, gehien bat Arabako Ibarretan %17,7; ondoren Kantauri Arabarrean, %1,7. Daukan garrantzi erlatiboagatik nabarmentzekoak dira Arabako Lautadako enplegu-jaitsiera (%-5,5), Errioxakoa eta Gorbeia Inguruetakoa (%-3,3 biak).

Bizkaian bi eskualdetan bakarrik hazten da industria-enplegua, Markina-Ondarroan (%5,2) eta Gernika-Bermeon (%0,2). Industria-enpleguaren jaitsierarik handiena Enkarterrietan da, %-8,6, haren pisua Bizkaiko industrian txikia bada ere. Durangaldean %4,1 jaitsi da eta Bilbo Handian %3,3; hauexek dira Bizkaiko industria-eskualde nagusiak.

Langile okupatuak eta Balio erantsia faktoreen kostuetan, erauzketa eta manufaktura industrian, eskualdeka. 2010. Mila eurotan

Gipuzkoan den-denetan jaitsi da enplegua. Gipuzkoako hiru industria-eskualde garrantzitsuenetan enplegu-galera dago: Donostialdean (%-2,9), Debagoienan (%-2,9) eta Goierrin (%-2,6). Enplegurik gehien galdutakoa Debabarrena da (%-5,1); Bidasoa Behea ondoren (%-4,2). Haien pisua industrian txikiagoa da.

Industriaren salmenta garbien bilakaera positiboa izan da eskualde guztietan Arratia-Nerbioin eta Enkarterrietan izan ezik; hazkundearen tamainan badira aldeak.

2010ean industria-inbertsioak hazkunde-tasa negatiboak izan ditu eskualde gehienetan, ez 2009an bezainbestekoak, eta badira salbuespenak. Araban batez besteko jaitsiera %28,7 da, jaitsierak nonahi. Errioxan bakarrik igo da inbertsioa (%2,2). Bizkaian batez besteko jaitsiera %1,5 izan da. Bizkaiko industria-inbertsioaren %90 Bilbo Handian eta Durangaldean metatzen da; aurrenekoan %4,8 hazi da eta bigarrenean %0,8 jaitsi. Gipuzkoako industria-inbertsioa askoz banatuago dago eskualdeetan. Gehien inbertitzen duenean, Donostialdean, %25,1 hazi da; bigarrenean, Goierrin, %24,5 jaitsi da. Hirugarrena inbertsio-mailan Debagoiena da (%-27) eta laugarrena Urola-Kosta (%-23,7).

Balio erantsia faktoreen kostuetan, erauzketa eta manufaktura industrian, eskualdeka. 2010. Mila eurotan.

Balio erantsia faktoreen kostuetan, erauzketa eta manufaktura industrian, eskualdeka. 2010. Mila eurotan

Iturria: EUSTAT. Euskal AEko Industriaren estatistika

Ohar metodologikoa:

Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako desagregazioan B (erauzketa) eta C (manufaktura) sekzioak bakarrik daude.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Iosune Azula Lazkano Tel.:+34-945-01 75 09 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo industria-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko estatistika-estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2010ean hogei euskal eskualdeetatik hamahirutan balio erantsiak bilakaera positiboa izan du

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2012/05/10
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0008803_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali