2012/05/11ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKK) 2012ko 1. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %0,3 murriztu zen

Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldakuntza %-0,3 izan da, baita ere

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,3ko murrizketa izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Datu honekin urte arteko tasa negatiboetara itzultzen gara; ez zen horrelakorik gertatzen 2010eko lehen hiruhilekotik. Espainiako ekonomiaren urte arteko aldakuntza, Estatistikako Institutu Nazionalak aurreratutako datuen arabera, %-0,4 izan da.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko BPGren hazkunde-tasa 2012ko lehen hiruhilekoan %-0,3 izan da; bigarren datu negatiboa zortzi hiruhilekoz jarraian hiruhilekoen arteko datu positiboak izan ondoren. Tasa hau eta Espainiako ekonomiarako zenbatetsia berdin-berdinak dira.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE

Eskaintzaren aldetik, hiruhileko honetako urte arteko beherantzako bilakaeraren arrazoiak bai industriaren, bai eraikuntzaren joera negatiboetan dira, baita ere merkatuko zerbitzuen desazelerazioan. Bai lehen sektorean, bai ez-merkatuko zerbitzuetan hazkunde positiboak izan dira.

Enpleguak, lanpostu gisa neurturik, behera egin du bai aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (%-1,7), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (%-0,8).

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG %0,3 murriztu zen

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2012/05/11
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0008804_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali