2012/05/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2012ko apirilean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2012ko apirila, 2011koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,0 gehitu ziren.
2012ko apirilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,0 igo, EUSTATen datuen arabera.
2012ko apirilean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,3 jaitsi dira.
Apirilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beheranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,5ekoa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,8 igo ziren; Obra zibilekoak %1,6.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Energia elektrikoa eta gasa (%11,8), Petrolio-fintzea (%8,1), eta Industria kimikoa (%4,4) nabarmentzen dira. Berriz, urteko prezioetan (2012ko apirila 2011koaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Metalurgia (%-5,2), Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%-1,3) eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%0,1).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.