2012/06/07ko prentsa-oharra
Euskal AE da atzerrian jaiotako pertsona-portzentajerik txikienetakoa duten erkidegoetakoa
Euskal AEko hiru udalerrik bakarrik dute Espainiako osotasunean dagoen baino atzerrian jaiotako biztanle-portzentaje handiagoa
Eustatek landutako datuen arabera 2011ko urtarrilaren 1ean Euskal AEn atzerrian jaiotako pertsonak 176.049 ziren, guztien %8,1; Espainiakoa %14,2 da, badago alderik. Asturias, Galizia eta Gaztela eta Leonen atzerrian jaiotakoak ez dira %8ra iristen; beraz, talde honetakoa da Euskal AE.
2. grafikoa. Atzerrian jaiotako pertsona-portzentajea, udalerrika
Iturria: EUSTAT. Biztanleen udal estatistika 2011ko urtarrilak 1
Euskal AE osokoa baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa dutenak 54 udalerri dira: 21 Arabakoak, eta haietatik 13 %10en gainetik daude, gehienak Errioxakoak. Berriz, bi udalerri bakarrik daude estatuko portzentajearen gainetik: Berriatua (%14,5) eta Samaniego (%17).
10 udalerritan ia ez dago atzerrian jaiotakorik, %2ren azpitik daude. Hauen arteko 7 Gipuzkoakoak dira, eta Bizkaian ez dago horrelakorik. Berastegi izan ezik, denek 500 biztanle baino gutxiago dauzkate.
Hiriburuek Euskal AEk baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoak dauzkate: Gasteizek handiena, %11,6; Bilbok %10,1 eta Donostiak %8,8.
Espainian ez bezala, Euskal AEn ugariagoak dira amerikar nazionalitatea duten egoiliarrak
Euskal AEko atzerriko egoiliarren artean, amerikarrak %45 dira; Espainia osoan %29. Hauen arteko pertsona gehienak hegoamerikarrak dira: Kolonbia, Bolivia, Ekuador eta Brasilgoak dira atzerritarren %26,5 eta amerikarren %59.
Euskal AEn bizi diren europarrak %26,7 dira, eta Espainian %46. Talde honetan errumaniarrak atzerritar guztien %10,7 dira; %14 Espainian. Paradoxikoki, errumaniarrak europarren arteko %40 dira, Espainia osoan baino ehuneko 7 puntu gehiago. Portugaldarrak gutxiago dira errumaniarrak baino, baina dezente gehiago dira proportzioan Euskal AEn (%21,7) Espainia osoan (%5,4) baino, europar estatuen guztirakoaz.
Euskal AEn afrikarren proportzioa (%21,9) Espainian dagoenaren (%18,9) antzekoa da. Esatekoa da halere, Espainian marokoarrak direla afrikar guztien %71,3 eta Euskal AEn ezta %50 ere. Euskal AEn bigarren nazionalitate afrikar ugariena aljeriarrak dira, %16,8; Espainian %5,6.
Euskal AEko atzerritarren artean txinatar eta pakistandarrak %5,1 dira. Gure arteko ia asiar bakarrak dira, %80, Espainia osoan %69 direlarik.
Hiriburuak aintzat harturik, nazionalitateen banaketa, kontinenteen arabera, askotarikoa da. Bilbon eta Donostian atzerritarren %50 baino gehiago amerikarrak dira; Bilbon boliviar eta kolonbiarrak amerikarren %51 dira, Donostian banaketa askotarikoagoa da.
Bi udalerri hauetan europar eta afrikarren banaketa ezberdina da; Donostian europarrek, frantsesengatik, pisu handiagoa dute, %31,5, eta afrikarrak %8. Bilbon ez dago horren alde handirik bi kontinente horien artean: afrikarrak %21,9 dira eta europarrak %16,5.
Gasteizen ez da hain ezberdina kontinenteen araberako nazionalitate-taldeen banaketa; amerikarrak dira ugarienak baina atzerritarren %38,1 besterik ez dira. Ondoren afrikarrak, ehunekoen arteko aldea 4 puntu baino txikiagoa delarik. Talde honetan aljeriarrak nabarmentzen dira, %26, Euskal AE osoan %17 baino gutxiago direlarik. Europarrak %19,3 dira, portugaldar eta errumaniarrak denen %51 direlarik, oso antzeko ehunekoekin. Bilbon errumaniarrak europar guztien %46,2; Donostian %13,4 besterik ez.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Fax.:+34-945-01 75 07 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Fax.:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistika. Datu-bankua