2012/06/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2012ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %9,1 murriztu zen 2012ko apirilean

Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko martxoarekin alderatuta %1,5 jaitsi zen

Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko apirilean %9,1 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,5 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko martxoarekin alderatuta.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko apirileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2011koaren aldean. Energia %14,7 jaitsi da, Ekipo-ondasunak %9,9; Bitarteko ondasunak %8,3, eta Kontsumo-ondasunak %6,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %11,2 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,8.

2012ko apirileko hil arteko aldakuntza, 2012ko martxoaren aldean, ezberdina izan da industri talde handietan. Ekipo-ondasunak %0,7 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %2,2 eta Kontsumo-ondasunak %4,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,9 eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %3,7. Energia, berriz, %0,1 igo da.

2012ko apirilean eta aurreko urteko hil beraren aldean hazkundea izan duen sektore garrantzitsu bakarra Elikagaiak, edariak eta tabakoa izan da, %2,4.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak

Material eta Ekipo elektrikoa sektorean urte arteko %16,4ko jaitsiera dago; Kautxu eta plastikoan %11koa eta Garraio materialean %7,1ekoa.

Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen apirileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Bizkaian %11,5 jaitsi da, Gipuzkoan %10,7 eta Araban %1,2. Hil arteko hazkunde-tasak ere negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian %2,9 jaitsi da, Gipuzkoan %1,0 eta Araban %0,1, 2012ko martxoaren aldean.

Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2012 apirila (p)

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %9,1 murriztu zen 2012ko apirilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2012/06/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0009008_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali