2012/05/31eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %22,4 murriztu zen 2012ko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean %7,4 murriztu zen
EUSTATek landutako datuen arabera, 2012ko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %22,4 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2012ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %7,4 murriztu zen, 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
2012ko lehen hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari -urte arteko %21,2ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari, -%24,8koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2012ko lehen hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %-6,9, baita ere Obra Zibilak, %-8,5.
Eraikuntzako enplegua %3,9 jaitsi zen 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta %12,2 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua