2012/06/21eko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %1 gehitu ziren Euskal AEn 2012ko maiatzean
Gaualdiek %4ko igoera izan dute
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2012ko maiatzean, 206.125 bidaiari-sarrera erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 2.207 sarrera gehiago, %1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %6 ugaritu dira Bizkaian; %5 jaitsi dira Araban eta %3 Gipuzkoan.
Euskal AEn, estatuko bidaiarien sarrerak %4 murriztu dira. Estatutiko bidaiariak %2 gehiago izan dira Bizkaian; %4 gutxiago Araban eta %11 gutxiago Gipuzkoan. Euskal AEn atzerritarrak %10 ugaritu dira. Araban %-8, Bizkaian %15 eta Gipuzkoan %9.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Katalunia, Andaluzia eta Galiziatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Madril, Balear uharte, Gaztela-Mantxa eta Euskal AEtik beretik etorritakoak.
Atzerriko bidaiarien artean, igo dira batez ere, Frantziatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, eta Iberoamerikatik etorritakoak. Jaitsi, Herbehereetatik eta AEB-Kanadatik.
2012ko maiatzeko gaualdiak: 389.082; iazko maiatzaren aldean %4ko igoera, 13.601 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban (%3) eta Bizkaian (%9); Gipuzkoan %3 gutxitu ziren.
Euskal AEn batez besteko egonaldiaren iraupena 2011ko maiatzeko 1,84 egunetik pasa den maiatzeko 1,89ra joan da, %3ko hazkundea. Araban 2011ko 1,76 egunetik 1,91era igo da; Bizkaian 1,85etik 1,89ra; Gipuzkoan 1,87, 2011koan bezalaxe.
Plazakako betetze-maila %4 hazi da, %47,66 izan da 2012ko maiatzean Euskal AE osoan. Igoerak gehien bat Bizkaiari eragin dio, %9, 2011ko maiatzeko %45,03tik aurtengo %49,11ra. Gipuzkoan pittin bat igo da, %48,81etik %49,27ra. Araban oso jaitsiera txikia, %40,31etik %40,23ra.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Sarrerak %2 igo eta gaualdiak %7 jaitsi dira 2011ko maiatzaren aldean
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo maiatzean 10.085 erregistratu ziren, 2011koan baino %2 gehiago. Gipuzkoan %3ko jaitsiera; Bizkaian aldaketarik ez eta Araban %21eko igoera. Estatuko bidaiariak %1 gutxiago izan dira Euskal AEn: Araban %13 hazi dira, %2 Bizkaian; %7 gutxiago Gipuzkoan. Atzerritarren kopurua igo egin da (%25) Euskal AEn; portzentajez dezente igo dira Gipuzkoan eta Araban, eta jaitsi Bizkaian.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 19.868 izan dira maiatzean, lehengo urtean baino %7 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira Araban (%1); Gipuzkoan (%8) eta Bizkaian (%11) jaitsi egin dira.
Bidaiariko batez besteko egonaldia gutxitu egin zen Euskal AE osoan, 2011ko maiatzaren aldean: duela urtebete 2,17 egun; azken maiatz honetan 1,97. Araban %16ko jaitsiera dago, 2011ko maiatzeko 2,27 egunetik 2012ko 1,90era. Bizkaian %11ko jaitsiera, 2,24tik 1,99ra. Gipuzkoan %5eko jaitsiera, 2,09tik 1,99ra.
Plazakako betetze-maila %8 murriztu da, %17,12tik %15,75era; Bizkaian (%8) eta Gipuzkoan (%12) izandako jaitsierek eraginda. Araban %2 igo da.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua