2012/06/28ko prentsa-oharra
2012ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %2,7 igo ziren urte arteko tasan
Inportazioen prezioen igoera, aldiz, handiagoa izan da, %11,5
2012ko lehen hiruhilekoan Euskal AEko bai esportazioen, bai inportazioen prezio unitarioak, Balio Unitarioaren Indizeetan eta urte arteko tasetan neurtuak, igo egin dira, Eustaten datuen arabera. Baina inportazioetan (% 11,5) esportazioetan (%2,7) baino igoera handiagoa izan da.
Hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuz gero ikusten da inportazioen prezio unitarioek gora (%4,9) egin dutela eta behera (%-0,9) esportazioenek.
Xede ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuta ikusten da Euskal AEko esportazio-prezioaren urte arteko tasa positiboa izan dela ondasun mota guztientzat. Kontsumoko ondasunetan %3,7ko hazkundea dugu, Bitarteko ondasunetan %3koa eta Kapital ondasunetan %1,6koa.
Euskal AEko Bitarteko ondasunen inportazioen prezioaren urte arteko tasek izan dute igoerarik handiena (%12,9); gero, Kapital-ondasunek (%4,5) eta Kontsumo-ondasunek (% 2,2).
Gure ondasunak esportatzen diren eremu geografikoak aintzat hartuz, lehen hiruhileko honetako esportazio prezio unitarioak, lehengo urteko hiruhileko beraren aldean, %4,7 hazi dira Euro-eremuan eta %4,8 27-EBn. ELGAn prezioen hazkundea %3,7 izan da; Munduko gainerakora doazen esportazioen prezioak %0,5 jaitsi dira.
Inportazioetan ere gorakako joera izan dute prezioek, batez ere Munduko gainerakotik datozenetan (%14,6) eta ELGAtikoetan ((%9,8). Euro-eremuan (%6,2) eta 27-EBn (%7,0), baita ere igoerak.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazioen prezio-tasek behera egin dute zertxobait eremu geografiko guztietan, Munduko gainerakorakoak nabarmen (%-1,1). Gainerako eremuetan, prezio jaitsierak Euro-eremuko %-0,9 eta 27-EBko %0,7 artean dira.
Inportazioetan kontrakoa gertatzen da, prezio-igoerak eremu guztietan. Munduko Gainerakoan (%7,3) igo dira gehien; ELGAn %2,9, 27-EBn %2,2 eta Euro-eremuan %1,9.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945-01 75 13 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Kanpo-merkataritzako Prezioen Indizeari (UBI) buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Kanpo-merkataritzako Prezioen Indizeari (UBI) buruzko datu-bankua.