2012/06/28ko prentsa-oharra
EUSKAL AEko ERAIKUNTZA KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2012ko MAIATZA
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,8 jaitsi ziren 2012ko maiatzean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2012ko maiatza, 2011koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %1,2 gehitu dira
2012ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,8 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,2 igo, EUSTATen datuen arabera.
2012ko maiatzean, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %1 jaitsi dira.
Maiatzean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beheranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,8ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,8koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,1 igo ziren; Obra zibilekoak %1,8.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Energia elektrikoa eta gasa (%10,6), Petrolio-fintzea (%8,4) eta Makineria (%5,9) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2012ko maiatza 2011koaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Metalurgia (%-4,7), Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%-0,3) eta Altzarigintza eta beste manufaktura-industriak (%0,4).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/spanish/indice.aspx