2012-08-28ko prentsa-oharra

EUSKADI 27-EBn 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

30/34 urte bitarteko euskal biztanleen %42,6k goi-mailako hezkuntza du

20/24 urte bitarteko biztanleen %82,6k bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen ditu

Euskal AEko 30/34 urte bitarteko biztanleen %42,6k goi-mailako hezkuntza zuen Eustaten 2011ko datuen arabera. Ehuneko hori 27-EBko estatuen batez bestekoaren -%34,6- oso gainetik dago. Espainiarena %40,6 zen urte horretan.

Datuok 27-EBkoekin alderatuz gero, ikusten dugu Euskal AEko egoera oso positiboa zela. Aurretik geneuzkan: Irlanda (%49,4), Luxenburgo (%48,2), Suedia (%47,5), Finlandia (%46,0), Zipre eta Erresuma Batua (%45,8%), Lituania (%45,4) eta Frantzia (%43,4).

Belgikak Euskal AEko ehuneko bera (%42,6) zeukan. Zerrendaren behealdean Italia (%20,3), Errumania (%20,4) eta Malta (%21,1).

Azken urteetan adierazle honen bilakaera ikusgarria izan da, ikusi besterik ez dago 2000ko ehunekoak: 30/34 urte bitartekoak, goi-mailako hezkuntza zutenak, %30,5 ziren Euskal AEn; %29,2 Espainian eta 27-EBkoen batez bestekoa %22,4.

2011n, 20/24 urte bitartekoak, bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen dutenak %82,6 ziren Euskal AEn, eta 27-EBn %79,5 batez beste. Espainiako tasa, %61,7 oso azpitik zen.

Tasarik altuenak: Eslovakia (%93,3), Txekiar errepublika (%91,7), Eslovenia (%90,1), Polonia (%90,0), Suedia (%88,7) eta Zipre (%87,7). Bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditutako 20/24 urte bitartekoen tasarik baxuenak: Malta (%59,2), Espainia (%61,7), Portugal (%64,4) eta Danimarka (%70,0).

Euskal AEn goi-mailako ikasketak dituzten 30/34 urte bitarteko emakumeen ehunekoa (%49,7) gizonenaren (%35,6) oso gainetik da. Joera hori mantendu egiten da 20/24 urtekoen artean, bigarren mailako ikasketez ari garelarik; emakumeen ehunekoa (%84,2) handiagoa da gizonena (%81,1) baino.

graf0009553_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Manuel Riveiros Tel.: +34-945-01 75 62 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskadi Europar Batasuna 27n gaiari buruzko prentsa ohar gehiago  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

30/34 urte bitarteko euskal biztanleen %42,6k goi-mailako hezkuntza du

Eragiketa : 
Euskadi Europa Batasunean
Eragiketa kodea : 
990107
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2004-2023
Eguneratze data : 
2012/08/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0009553_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali