2012-08-16ko prentsa-oharra
EUSKADI 27-EBn 2012
Euskal AEko BPGrekiko I+G gastua 27-EBko estatuen batez bestekoaren gainetik da
2000.ean %1,43 zen; 2010ean %2,08
Euskal AEko BPGrekiko I+G (Ikerkuntza+Garapena) gastua, 2010ean 27-EBn batez bestekoaren gainetik dauden estatuen mailakoa izan zen. Euskal BPGren %2,08 izan zen; %2,0 27-EBn eta %1,39 Espainian.
Euskal I+Gren azken urteetako bilakaera oso positiboa izan da. 2000.ean BPGren %1,43 gastatzen zen, %1,44 2005ean eta %2,08 2010ean. Urte horietan, 27-EBn: %1,86, %1,83, %2,00. Espainian %0,91 2000.ean, %1,12 2005ean eta %1,39 2010ean.
27-EBn, 2010ean, zenbait estatuk dezente gehiago inbertitzen dute I+Gn Euskal AEk baino. Finlandiak BPGren %3,87, Suediak %3,42, Danimarkak %3,06, Alemaniak %2,82, Austriak %2,76, Frantziak %2,26, Esloveniak %2,11.
BPGrekiko gasturik txikiena I+Gn 27-EBn: Errumaniak %0,47, Ziprek %0,50, Bulgariak eta Letoniak %0,60.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros
Tel.: +34-945-01 75 62 Faxa: +34-945-01 75 01