2012/09/14ko prentsa-oharra
2012ko lehen hiruhilekoan ezkontzen %91 zibilak izan ziren
Ezkontza kopurua %4 handitu zen 2011ko aldi beraren aldean
Euskal AEn 984 ezkontza izan ziren 2012ko lehen hiruhilekoan, hau da, 2011ko laugarren hiruhilekoan izandako 1.538ak baino %36 gutxiago, eta aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak (947) baino %4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Ohikoa denez, urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi egiten da, batez ere urtarril-otsailetan.
Aurreko urteetan gertatu den bezala, ezkontza zibilen ehunekorik handiena (% 90,9) hiruhileko horretan izan da, aurreko urteko aldi berean izandako % 91,2 baino apur bat txikiagoa. Lurralde historikoen arabera, ezkontza zibilen ehuneko handiena Bizkaian egon da (%91,8), eta ehuneko txikiena Gipuzkoan (89,2). Arabako ehunekoa % 91,5 izan zen.
2012ko lehen hiruhileko horretako 984 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 943 gizonezko eta 949 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 806 senarrentzat (% 85,5), lehen ezkontza izan zen; 14 alargun eta 123 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutakoak aintzat hartuta, emakumeen kopurua gizonena baino pixka bat handiagoa izan zen, ezkontzea erabaki zuten emakumezko ezkongabeak 813 izan ziren (% 85,7), alargunak 10 eta dibortziatuak 126.
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren arteko % 87,4k 30 urtetik gora zituzten ; emazteen artean, berriz, % 79,8k. 30 urtetik gorakoen proportzioa bi sexuetan handitu da, aurreko urteko aldi beraren aldean; hiruhileko horretan gizonezkoen ehunekoa % 85,1 izan zen eta emakumezkoena % 78,3.
Atzerriko nazionalitatea duten ezkontideen ehunekoak behera egin du
2012ko lehen hiruhilekoan, emakumezko ezkonberrien % 16,6k eta gizonezko ezkonberrien % 11,2k atzerriko nazionalitatea zuten Bai senarren, bai emazteen kasuan, ehuneko horiek behera egin dute 2011ko aldi beraren aldean (% 17,3 eta % 14,8, hurrenez hurren). Jaitsiera hori nabarmenagoa da gizonezkoen kasuan (3,6 puntu) emakumezkoen kasuan baino (0,7 puntu).
Sexu bereko pertsonen artean 35 ezkontza egin ziren, aurreko urteko hiruhileko berean izandako 29ak baino gehiago; 17 gizonen artekoak eta 18 emakumeen artekoak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua