2012/09/24ko prentsa-oharra
2012ko abuztuan industriako prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2012ko abuztua 2011koaren aldean) %1,8 igo ziren
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek %0,6ko hazkundea izan dute 2012ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %1,8ko hazkundera iritsi zen.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du 2012ko abuztuan, “Kokegintza eta petrolioa fintzea” (%6,7), “Elikadura industria” (%0,5), eta “Industria kimikoa” eta “Makinariaren eta ekipoaren fabrikazioa” (biak ere %0,2ko hazkundearekin), horiek direla prezioa gehien gehitu zituzten adarrak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren. “Garraio materialaren fabrikazioa” (%-1,3) eta “Produktu informatikoen fabrikazioa” (%0,9).
Urte arteko aldian, hots, 2012ko abuztuan, 2011koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Kokegintzak eta petrolioa fintzea” (%15,8), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%7,0) eta “Produktu informatikoen eta elektronikoen fabrikazioa (%4,8. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-2,2), “Garraio materialaren fabrikazioa” (%-1,7) eta “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%-1,4) sektoreetako prezioek.
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek abuztuan izan duten bilakaerak ibilbide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: Energiaren prezioak %3,9 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %0,2 jaitsi dira; Ekipo-ondasunenak %0,4 jaitsi ziren eta Kontsumo-ondasunenak, orokorrean, %0,1 jaitsi ziren, zeren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak egonkor mantendu badira ere (%0.0), Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak, aldiz, %0,1 jaitsi baitira.
Ondasun-talde handietako prezioen bilakaera modu askotakoa izan da urte arteko aldian. Energiaren prezioak igo egin ziren, %12,0, hain zuzen. Ekipo-ondasunenak ere bai: %0,7. Bitarteko ondasunenak, ordea, %1,2 jaitsi ziren. Kontsumo-ondasunen prezioak, orokorrean, %0,6 jaitsi ziren. Azken horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3 igo ziren, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,0 jaitsi.
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua