2012/09/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRUHILEKOKO KONTU EKONOMIKOEN AURRERAPENA (HKK) 2012ko 2. HIRUHILEKOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk % 0,9ko murrizketa izan zuen 2012ko bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldakuntza %-0,4koa izan da

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,9ko murrizketa izan du 2012ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Espainiako ekonomiaren urte arteko aldakuntza, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, %-1,3koa izan da.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko BPGren hazkunde-tasa 2012ko bigarren hiruhilekoan %-0,4koa izan da; hirugarren datu negatiboa da, zortzi hiruhilekoz jarraian hiruhilekoen arteko datu positiboak izan ondoren. Tasa hau eta Espainiako ekonomiarako zenbatetsia berdin-berdinak dira.

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE

Eskaintzaren ikuspegia oinarritzat hartuta, hiruhileko honetako urte arteko beheranzko bilakaeraren arrazoiak egoera honetan aurkituko ditugu: bilakaeraren joera negatiboa izan da industrian, eraikuntzan eta, 2010. urte-bukaeratik hona lehen aldiz, merkatuko zerbitzuen sektorean ere bai. Bai lehen sektorean, bai ez-merkatuko zerbitzuetan hazkunde positiboak izan dira.

Enpleguak, lanpostu gisa neurturik, behera egin du bai aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (%-2,3), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (%-0,5).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk % 0,9ko murrizketa izan zuen 2012ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2012/09/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0009605_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali