2012/09/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2012O ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,1 igo ziren 2012ko abuztuan aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2012ko abuztua, 2011koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %0,7 gehitu dira

2012ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,7 igo zen, EUSTATen datuen arabera.

Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 2006-2012

Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2012ko abuztuan laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (% 0,0), baina lehengaien kostuek % 0,1eko igoera izan dute.

Abuztuan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdinak izan dituzte lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,2ko igoera. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,2 igo ziren; Obra zibilekoak %2,4.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Petrolio-fintzea (%15,8), Energia elektrikoa eta gasa (%7,0) eta makineria (%4,8) nabarmentzen dira. Berriz, urteko prezioetan (2012ko abuztua 2011koaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Metalurgia (%-4,8), Erauzketa industriak (%-0,8) eta Mineral ez-metalezkoen beste produktuen fabrikazioa (%-0,6).

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 2012KO ABUZTUA.  BEHIN-BEHINEKO DATUAK

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuak %0,1 igo ziren 2012ko abuztuan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2012/09/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0009647_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali