2012/09/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 igo dira 2012ko uztailean, aurreko hilaren aldean
Eraikuntzaren kostuak % 0,9 igo dira azken hamabi hilabeteetan (2012ko uztaila, 2011ko uztailarekin alderatuta)
EUSTATek emandako datuen arabera, 2012ko uztailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,4 igo zen aurreko hilaren aldean eta, beraz, urte arteko tasa % 0,9 igo zen hilabete horri dagokionez.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2012ko uztailean, eskulanaren kostua ez zen aldatu (% 0,0); lehengaien kostuek, berriz, % 0,6 egin zuten gora.
Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreen kasuan, lehengaien kostua igo egin zen uztailean; Etxegintzan % 0,4ko igoera izan zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilean, berriz, % 1,3koko igoera. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zenbait desberdintasun daude: Etxegintzako lehengaien kostuak % 0,8 igo ziren eta, Obra Zibilari dagozkionek, berriz, % 1 egin zuten gora.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan honako hauek izan dituzte inflazio-tasa handienak: energia elektrikoa eta gasa (% 7,6), makineria (% 6,5) eta petrolioa fintzea (% 4,8), besteak beste. Aitzitik, urteko prezioetan (2012ko uztaila, 2011ko uztailaren aldean) jaitsierak edo igoera txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: metalurgia (% -4,1), beste produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioa (% -0,9) eta beste manufaktura-industriak (% 0,0).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.