2012/10/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %4,5 murriztu zen 2012ko abuztuan
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko uztailarekin alderatuta %4,1 igo zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko abuztuan %4,5 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %4,1 igo zen Euskal AEko industri produkzioa, 2012ko uztailarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko abuztuko indizearen bilakaerak Ekipo-ondasunen jaitsiera (%8,2) dakar, 2011koaren aldean; Energia %6,1 jaitsi da; Bitarteko ondasunak %4,1. Kontsumo-ondasunak %2,3 igo dira guztira: Kontsumo-ondasun iraunkorrak %27,4 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,3 jaitsi.
2012ko abuztuko hil arteko aldakuntza, 2011ko uztailaren aldean, positiboa izan da industri talde handi guztietan. Energia %2,1 igo da, Ekipo-ondasunak %2,8, Bitarteko ondasunak %4,6; Kontsumo-ondasunak %11,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %24,6 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %7,7.
2012ko abuztuan aurreko urteko hil beraren aldean hazkundeak izandako sektore nagusien artean nabarmentzen dira: Material eta ekipo elektrikoa, %18,0, Elikadura industriak, edariak eta tabakoa, %9,5.
Garraio materiala sektorean urte arteko %11,5eko jaitsiera dago; Metalurgia eta metalezko produktuetan %10,4koa eta Kautxu eta plastikoetan %10,2.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen abuztuko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban %10,1 jaitsi da, Gipuzkoan %4,3, Bizkaian %2,5. Hil arteko hazkunde-tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian %6,5, Araban %2,9 eta Gipuzkoan %2,4, 2012ko uztailaren aldean.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua