2012/10/22ko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %0,3 jaitsi eta gaualdiak %1,9 gehitu ziren 2012ko irailean
Uztail, abuztu eta irailean zehar bai sarrerek (%0,6), bai gaualdiek (%0,9) gora egin dute
2012ko irailean, 228.485 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 633 gutxiago, hau da, %0,3ko jaitsiera, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %5,5 jaitsi dira Araban eta %0,5 Bizkaian; %2,3 gehitu dira Gipuzkoan.
Euskal AEn, estatuko bidaiarien sarrerak %4,9 murriztu dira. Estatutik datozen bidaiarien kopurua jaitsi egin da hiru herrialdeetan: Araban %9,4 jaitsi ziren, Bizkaian %6,2, Gipuzkoan %0,4. Euskal AEn atzerritarrak %7,1 ugaritu dira. Araban %4,0, Bizkaian %9,1, Gipuzkoan %5,8.
Estatutiko bidaiarien artean bereziki ugaritu dira ondokoetatik: Andaluzia, Ceuta eta Melilla. Eta urritu: Kanariar uharteak, Gaztela eta Leon, Balear uharteak, Extremadura. Atzerritarren artean, ugaritu: Danimarka, Finlandia, Suedia, Belgika, Erresuma Batua. Urritu: Grezia, Italia, Alemania.
2012ko iraileko gaualdiak: 450.917; iazko irailaren aldean %1,9ko igoera, 8.460 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %2,5, Bizkaian %2,6, Gipuzkoan %0,8.
Bidaiarien batez besteko egonaldia %2,1 luzatu zen Euskal AE osotara hartuta, hau da, 2011ko iraileko 1,93 egunetik 2012ko iraileko 1,97 egunera pasa zen. Araban batez besteko egonaldia 2011ko 1,77 egunetik 2012ko 1,92 joan da; Bizkaian 1,86tik 1,92ra eta Gipuzkoan 2,10etik 2,07ra.
Plazakako betetze-maila %1,6 hazi da, %55,55 izan da 2012ko irailean Euskal AE osoan. Igoera honek hiru lurraldeei eragin die: Bizkaian %2,6 igo da, 2011ko iraileko %53,13tik 2012ko %54,50era. Gipuzkoan %1,0 positiboa, lehengo urteko iraileko %60,49tik aurtengo %61,08ra eta Araban %0,5 positiboa, %46,84tik %47,07ra.
Uztailean, abuztuan, eta irailean Euskal AEn, %0,6 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2011ko udaren aldean; 4.451 sarrera gehiago. Bizkaian %2,0 igo ziren, Araban %1,4 jaitsi eta %0,3 Gipuzkoan. Gaualdiak %0,9 igo dira aldi berean. Araban %4,2 igo ziren, Bizkaian %1,8; Gipuzkoan %1,3 jaitsi. Batez besteko egonaldia 2011ko udako 2,02 egunetik aurtengo 2,03ra igo da. Betetze-maila %61,95 izan da, aurreko urteko aldi berean baino %1,1 gehiago.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Sarrerak %5,4 eta gaualdiak %6,5 ugaritu dira 2011ko irailaren aldean
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo irailean 10.927 erregistratu ziren, 2011koan baino %5,4 gehiago. Araban %15,7ko jaitsiera; Bizkaian %2,8ko igoera, Gipuzkoan %14,9koa. Estatuko bidaiariak %0,3 gehiago izan dira Euskal AEn: Bizkaian %5,3 igo dira eta %6,7 Gipuzkoan. Araban %21,3 jaitsi dira. Atzerritarren kopurua igo egin da (%38,3) Euskal AEn; portzentajez dezente igo dira Gipuzkoan eta Araban, eta jaitsi Bizkaian .
Gaualdiak 29.089 izan ziren irailean, %6,5 gehiago aurreko urtean baino. Bizkaian %4,3 positiboa urte artean; Gipuzkoan %11,7; Araban %7,3 negatiboa.
Bidaiariko batez besteko egonaldia handitu egin da Euskal AE osoan, 2011ko irailaren aldean: duela urtebete 2,64 egun; eta azken honetan 2,66. Araban %9,8ko igoera, lehengo urteko 2,24tik aurtengo 2,46ra; Bizkaian %1,2koa, 2,58tik 2,61era; Gipuzkoan jaitsi, %2,8, 2,82tik 2,74ra.
Plazakako betetze-maila %5,3 handitu da, %22,34tik %23,53ra; Bizkaian (%3,4) eta Gipuzkoan (%8,5) izandako igoerek eraginda. Araban %5,0 jaitsi da.
2012ko Uztailean, abuztuan, eta irailean Euskal AEn, %7,8 gehitu ziren bidaiarien sarrerak 2011ko udaren aldean: Bizkaian %13,1, Gipuzkoan %12,5; Araban %16,3 jaitsi. Gaualdiak %6,2 igo ziren: Araban %13,7 negatiboa; Bizkaian %11,3 eta Gipuzkoan %8,8, positiboak. Betetze-maila %4,1 igo da, %41,47 hiru hiletan; batez besteko egonaldia 3,44 egun Euskal AEn
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua