2012/11/23ko prentsa-oharra
Euskal AEn informazio-teknologiak darabiltzaten enpresen portzentajean, hiriburuetan Donostia dugu aurrena, eta eskualdeetan, Debagoiena
Halere ez dago alde handirik, ez hiriburuen artean, ez eskualdeen artean; IKT ekipamenduetan, denek dauzkate portzentaje handiak
Eustaten datuen arabera, 2012. urtean, Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresek maila handian dauzkate IKT –Informazio eta Komunikazio Teknologiak- ekipamenduak, salbuespen batekin: merkataritza elektronikoa. Donostia nabarmentzen da hiriburuetan eta Debagoiena –nabarmen- eskualdeetan, baina alde handirik gabe.
Internet baduten tamaina horretako enpresen artean, Gipuzkoan Debagoiena eta Debabarrena nabarmentzen dira (%100); Durangaldea Bizkaian (%99,5) eta Arabako Ibarrak (%98,7)..
Internet eduki eta administrazio publikoekiko izapideak egiten dituzten enpresak bereziki ugariak dira Debagoienan (%97,3) Gipuzkoan, Gernika-Bermeon (%93,7) Bizkaian eta Kantauri arabarrean (%92,2).
Web orriei begiratuz gero: Debagoiena (%89,7) Gipuzkoan, Arratia-Nerbioi (%88,9) Bizkaian eta Gorbeiako inguruak (%87,1) Araban.
Sare informatikoak: Debagoiena (%98,7) Gipuzkoan, Arratia-Nerbioi (%96,8) Bizkaian, Arabako Ibarrak (%95,4).
Kode irekidun programen erabileran: Goierri (%85,3) Gipuzkoan; Gernika-Bermeo (%79,1) Bizkaian; Kantauri Arabarra (%77,1).
Merkataritza elektronikoan: portzentajeak askoz apalagoak dira. Debabarrena (%42,8) Gipuzkoan, Markina-Ondarroa (%33,3) Bizkaian eta Gorbeiako Inguruak (%24,9) Araban.
Euskal enpresetako web orrien euskarazko eskuragarritasuna
Euskarazko web orriak ugariagoak dira Gipuzkoako eskualdeetan. Debagoienako enpresen %75,7k dauzkate, %60k Urola-kostan eta Goierrin, eta %50ek baino gehiagok Tolosan, Donostialdean eta Debabarrenan.
Bizkaian, Markina-Ondarroan eta Gernika-Bermeon, web orrien erdiak baino gehiagok euskarazko aukera dute.
Arabako Mendialdean erdia pasa dira; gainerakoetan txikiagoak dira portzentajeak.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Juan Luis López Gonzalez
Tel.:+34-945-01 75 08 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua