2012/11/09ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG urte arteko % 1,3 murriztu da 2012ko hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldakuntza %-0,4 izan da
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %1,3ko murrizketa izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Espainiako ekonomiaren urte arteko aldakuntza, Estatistikako Institutu Nazionalak aurreratutako datuen arabera, %-1,6 izan da.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko BPGren hazkunde-tasa bigarren hiruhilekoan %-0,4 izan da; laugarren datu negatiboa, zortzi hiruhilekoz jarraian hiruhilekoen arteko datu positiboak izan ondoren. Tasa hau hamarren batez da txikiagoa Espainiako ekonomiarako zenbatetsia baino.
Eskaintzaren ikuspuntutik, urte arteko bilakaera negatiboa izan da sektore guztietan, lehen sektorean izan ezik. Zerbitzuen sektorea nabarmentzen da: aurreneko aldiz 2009ko laugarren hiruhilekotik murrizketa du, bereziki ez-merkatuko zerbitzuengatik.
Enpleguak, lanpostu gisa neurturik, behera egin du areago, bai aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (%-2,7), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (%-0,7).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua