2012/11/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %8,4 murriztu zen 2012ko irailean
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko abuztuarekin alderatuta %2,9 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko irailean %8,4 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,9 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2012ko abuztuarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko iraileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2011koaren aldean. Ekipo-ondasunak %9,3 jaitsi dira, Energia %6,1; Bitarteko ondasunak %8,0, eta Kontsumo-ondasunak %8,6. Azken horien barruan, bai Kontsumo-ondasun iraunkorrak, bai Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %8,6 jaitsi dira.
2012ko iraileko hil arteko aldakuntza, 2012ko abuztuaren aldean, negatiboa izan da industri talde handi guztietan. Energia, %2,9 jaitsi da; Ekipo-ondasunak %1,1, Bitarteko ondasunak %5,6 eta Kontsumo-ondasunak %7,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %20,0 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,2.
Sektore nagusi guztietan jaitsierak ditugu 2012ko irailean aurreko urteko hil beraren aldean. Kautxu eta plastikoan %15,7ko jaitsiera, Garraio materialean %12,2; Material eta Ekipo elektrikoan %9,6.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen iraileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Bizkaian %10,9; Araban %8,2; Gipuzkoan %6,1. Hil arteko tasa positiboa izan da Gipuzkoan, %0,8; Bizkaian %7,0 jaitsi da eta Araban %2,1, 2012ko abuztuaren aldean.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua