2012/11/08ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko I+G gastua BPGren %2,04 izan zen 2011n, %0,4 hazirik

Dedikazio osoan ari diren pertsonak, 17.879; 2010ean baino %2,0 gehiago

Ikerketa Zientifikoa eta Garapen Teknologikoa (I+G) Euskal AEn: 2011n, guztira 1.366,2 milioi euro inbertitu ziren, aurreko urtean baino %0,4 gehiago, EUSTATek landutako datuen arabera.

Halere, aurreko urtearen aldean lau ehunenez txikiagoa da Euskal AEko BPGrekiko I+G gastua, %2,04.

Gastuaren eta pertsonalaren bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2005-2011

Dedikazio osoan (DOP) 17.879 pertsona aritu ziren; aurreko urtean baino %2,0 gehiago, okupatuen %1,85. Pertsona horien arteko 11.283 dedikazio osoko ikertzaileak dira; aurreko urtean baino %1,9 gehiago.

I+Gko langileen %34,7 emakumezkoak dira

I+G langileen arteko 6.204 emakumeak dira; I+G jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak herri-administrazioetan eta goi-mailako irakaskuntzan gertatzen dira, %51,3 eta %47,7. Enpresetan berriz, %29,7.

Euskal AEn egindako I+G gastuaren %76,0 enpresa-sektorean egikaritu zen

Egikaritza-sektoreei dagokienez, enpresek I+G gastuaren %76,0 (1.038,7 milioi) egikaritu zuten; %17,9 (244,3 milioi) goi-mailako irakaskuntzara bideratu zen, eta gainerako %6,1 (83,2 milioi) administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok egikaritu zuten.

Goi-mailako irakaskuntzaren portzentajea 7 hamarrenez hazi da aurreko urtearen aldean; enpresaren sektoreak jarraitzen du izaten ikerketa-ahaleginik handiena egiten duena, baina 5 hamarren gutxiagoz. Administrazio Publikoaren pisua 2 hamarrenez gutxitu da.

I+Gko gastuak egikaritza sektoreen arabera (%)

Gaurko egunez ez dago ez Espainia, ez 27-EBko 2011ko daturik; 2010ean garbi dago ezen Euskal AEko gastu-egituran badagoela alderik Espainiako batez bestekoarekiko, non enpresek %51,6 egikaritu baitzuten, Goi-mailako irakaskuntzak %28,3 eta Administrazioa publikoak %20,1. 27-EBrekiko txikiagoa da egitura-aldea.

Enpresek jarduera-sektoreen arabera eginiko I+G gastuaz, %40,2 industrian kontzentratu zen 2011n, %56,9 zerbitzuetan eta %2,9 eraikuntzan eta lehen sektorean. Industri enpresetan zentratuz, nabarmentzekoak dira, barne I+Gz ari garela, ondoko jarduera adarrak: Garraio materiala (%7,8), Beste makineria (%5,8), Metalezko artikuluak (%4,4). Zerbitzu-enpresetan, I+G jarduerak (%37,5) eta Beste enpresa-jarduerak (%9,6) dira baliabiderik gehien bideratzen dizkiotenak I+G barne gastuari.

Euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza sareko Zentro Teknologikoen pisuaz, 2011ko gastua, 231,2 milioi, guztiaren %16,9 ; dedikazio osoan 2.832 pertsona ari dira, %15,8. Aurreko urtearen aldean, 139,7 milioi eta 1.751 pertsona gehiago dira.

I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 741,4 milioi bideratu zituen ikerketara, guztiaren %54,3; finantzaketa publikoak 526,8 milioi, %38,6; goi-mailako irakaskuntzak 31,6, %2,3; atzerritiko funtsek %60,4 milioi, %4,4; irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundek, 6,0 milioi, %0,4.

I+Gko gastuaren bilakaera, BPGrekiko. (%)

I+G gastuaren BPGrekiko bilakaerari begiratuz gero, ez dago 2011ko daturik ez Espainian, ez 27-EBn. Halere, esan daiteke Euskal AEko gastu-portzentajea BPGrekiko beti-beti izan dela Espainiako batez bestekoaren gainetik, eta 2010ean 27-EBko zifren gainetik zen. 2011n Euskal AEko adierazlean lau ehunenen gutxitzea dago.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: José Miguel Escalada Tel.: +34-945-01 75 96 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+G gastua BPGren %2,04 izan zen 2011n, %0,4 hazirik

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2012/11/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0009944_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali