2012/12/13ko prentsa-oharra
10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %30,7k berrikuntza teknologikoa egin zuen 2011n
Berrikuntza ez-teknologikoa ere kontuan hartuta, %37,8 da portzentajea
2011n, berrikuntza teknologikoa egindako enpresen portzentajea %12,3 izan zen; %30,7 10 langile baino gehiagokoentzat, Eustaten datuen arabera. Euskal AEko enpresek 2.675,7milioiko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan; aurreko urtearen aldean %3,6 gehiago . Gastu hori BPGren %4,04 da .
Berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen artean banatuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+G (%51,1); makinak eta ekipoak erosteko gastua (%20,3); kanpoko I+Gren erosketa %13,4. Gainerako jardueretarako %15,2 geratzen da.
2009-2011 aldian berrikuntza teknologikoa eginiko enpresak guztien%12,3 izan ziren Euskal AEn; aurreko aldian baino 1,5 ehuneko puntu gutxiago. 21.417 enpresa. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%6,4, 2011n), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%10,6).
Ehuneko horiek %30,7raino iristen dira, 10 langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuta, aurreko urtean baino sei hamarren gehiago. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak %19,8 izan dira, eta prozesua eraberritu dutenak %23,1.
Berrikuntza-intentsitatea, zeina baita berrikuntza-jardueren gastua negozio-zifrari buruz, %1,62 izan zen; barne I+Gren intentsitatea, %0,83. 10 langile edo gehiagokoetan, %2,08 eta %1,20.
Enpresa berritzaileen %28,4k finantzaketa publikoa jasotzen du.
Laguntza horren jatorriari behatuz gero, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, laguntza guztien %21,1ekin. 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, %53,4k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena. Zehazki, enpresen %44,5.
I+Gren eta berrikuntza jardueren gaineko lankidetzaz, establezimendu berritzaileen %12,5ek hitzarmenen bat sinatu du enpresa edo erakundeekin 2009-2011 aldian. Ehuneko hori %29,6 da 10 langile baino gehiagoko establezimenduetan.
Tamaina horretako establezimenduetan, lankidetza honako hauekin gauzatu da: zentro teknologikoekin (%65,6); enpresa bereko beste establezimendu batzuekin (%59,8); unibertsitate nahiz goi mailako irakaskuntzako beste institutu batzuekin (%54,2); ekipo, material eta abarren hornitzaileekin (%53,5); bezeroekin (%51,4),
Enpresa berritzaileen %80,3k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela
%79,1ek uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuei buruz, ondasunak zein zerbitzuak izan; %63,6k barne-prozesuei buruz; %43k bestelakoei buruz, esaterako ingurumen inpaktu txikiagoa edo osasun hobea langileentzat.
10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileetan, %86,7 uste du eragin positiboa duela; beste portzentajeak %83, %70,1 eta %50 dira.
Faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela uste du enpresen erdiak baino gehiagok
Enpresen %57,1ek uste du teknologia-berrikuntza zailtzen duten faktoreak badirela. Faktore horien artean, gehiegizko arrisku ekonomikoak (%41,8), berrikuntzen kostu handiegiak (%41,3), eta finantza-iturri falta (%40,3) nabarmentzen dituzte enpresek. 10 langile baino gehiagoko enpresetan, berrikuntza oztopatzen duten faktoreak badirela uste dutenak %68,6 dira, aipatutako oztopoak berberak direlarik.
10 langile baino gehiagoko enpresa berritzaileen %27,2k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili du asmazio edo berrikuntzetarako.
2009-2011 aldian, aipatzekoa da 10 langile baino gehiagoko enpresa berritzaileen %27,2k patenteren bat edo bestelako babes-metodoren bat erabili duela. Aldi horretan, enpresen %10,3k eskatu zuen patenteren bat bere establezimenduetan egindako asmakuntza edo berrikuntza babesteko, eta enpresen %13,8k patenteren bat zuen indarrean 2011. urtearen amaieran. Bestelako babes-metodoen gainean, 10 langile baino gehiagoko enpresa berritzaileen %21,6k erabili du baten bat aipatu aldian. Azken horien artean nabarmentzen dira marken erregistroa (%19,2) eta marrazki edo ereduen erregistroa (%11,3).
2009-2011 aldian Euskal AEko enpresen %37,8k berrikuntza –teknologikoa edo bestelakoa- egin zuten
Euskal AEn, kontuan hartzen bada berrikuntza ez-teknologikoa, enpresen %17,8 izan zen berritzaile –teknologian edo beste zerbaitetan- 2009/2011 aldian. Portzentaje hori honela osatzen da: berrikuntza teknologikoa (%12,3) eta ez-teknologikoa (enpresen %10,7). 10 langile eta gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuz, enpresa berritzaileak %37,8 dira (berrikuntza teknologikoa edo ez-teknologikoa).
Berrikuntza ez-teknologikoa antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute.
Antolaketa-berrikuntza enpresa barruan antolatze-metodo berriak ezartzea da enpresako barne-funtzionamenduan; euskal enpresen %7,4 egiten dute. Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da; Erkidegoko enpresen %6,7k egiten dute.
10 langile edo gehiagokoetan, edozein motatako berrikuntza egiten dutenak %37,8 izan ziren aldi horretan.
Kopuru hori horrela osatzen da: berrikuntza teknologikoa enpresen %30,7k; ez-teknologikoa %23,7k.
Berrikuntza ez-teknologikoa, enpresa-tamaina horretarako, antolamenduan datza %21,1ean eta merkaturatzean %10,7an.
Aribideko edo huts egindako berrikuntza duten enpresak ere kontuan hartuz (EIN izenekoak), 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak %39,8 dira.
Ohar metodologikoa: Berrikuntza Teknologikoko Inkesta BTI 2009k barne du 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tel:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Datu-bankua