2012-11-30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %15,6 murriztu zen 2012ko hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean %1,3 handitu zen
Euskal AEko eraikuntza: EUSTATek landutako datuen arabera, 2012ko hirugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %15,6 murriztu zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2012ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %1,3 handitu zen, aurreko hiruhilekoaren aldean.
2012ko hirugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari -urte arteko %13,5eko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari, -%19,3koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2012ko hirugarren hiruhilekoko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera positiboa du, %1,0; baita Obra Zibilak ere, %1,9.
Eraikuntzako enplegua %4,3 jaitsi zen 2012ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua