2012-12-12ko prentsa-oharra
2011n mantendu egiten da Bioteknologiako I+G enplegua Euskal AEn, gastua %1,7 murriztu da
Barne-gastua Bioteknologiako I+Gn 85,9 milioi izan ziren 2011n
Barne-gastua Bioteknologiako I+Gn 85,9 milioi izan ziren 2011n Euskal AEn, Eustaten datuen arabera 2010eko gastuaren aldean bioteknologiako barne-gastua %1,7 murriztu da; I+G barne-gastu guztiaren %6,3 izan zen, aurreko urtean %6,4 izan zelarik.
Langileak, 1.500 pertsona; dedikazio osoko baliokidetzan, 1.033. I+G langile guztien %5,8 da, aurreko urtean baino %0,5 gehiago. Nabarmentzekoa da emakume-kopurua: bioteknologian lanaldi osoan ari direnen %65. Ikertzaileak 753 dira, 2010ean (797) baino %5,6 gutxiago.
75 erakunde aritu ziren bioteknologiako ikerketan 2011n; 49rentzat jarduera nagusia edo bakarra zen, bioteknologiako I+G barne-gastuaren erdia pasa. 75etik 63 enpresa sektorekoak dira.
Enpresa sektorean jaitsi egin da barne-gastua
Aurreko urteetan bezala, enpresetan da Bioteknologiako I+G guztizko barne-gastuaren portzentajerik handiena (%60,8), 2010ean (%63,1) baino gutxiago bada ere.
Gainerako sektoreek, Goi mailako irakaskuntzak eta Administrazio publikoak, gastuaren gainerako %39,2 egikaritu zuten 2011n; %36,9 2010ean.
Administrazio publikoak bioteknologiako jardueren %63,5 finantzatzen du
Funtsen jatorriaren arabera Bioteknologiarekin lotutako barne I+G jarduerak batez ere Administrazio Publikoak (%63,5) eta enpresek (%26,0) finantzatu zituzten Gainerakoa finantzatu zen atzerritik (%5,4), Goi mailako irakaskuntzatik (%3,2) eta Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetatik (%1,9) etorritako funtsekin.
Bioteknologiako ikerketaz lortutako produktuak batez ere Giza osasunean (%77,3) eta Ingurumenean (%5,2) erabiltzen dira. Elikadura, Industria, Animalien osasuna eta akuikultura, Nekazaritza eta baso-ekoizpena arloek gainerako %17,5 antzeko portzentajeekin banatzen dute.
Produktu eta prozesu bioteknologikoen garapen eta merkaturatzea zailtzen duten oztopo nagusiak: I+G egiteko denbora/kostua erlazioa (%94,7) eta Kapitalerako irisbidea (%92,0).
Ohar metodologikoa:
I+G estatistika bioteknologian 2007tik Ikerkuntza eta Garapen estatistikaren modulu erantsi gisa jasotzen da.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Pilar Vázquez Sancho
Tel.: +34-945-01 75 46 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko I+G bioteknologiari bururuzko prentsa-ohar gehiago