2012/12/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %7,1 jaitsi zen 2012ko urrian
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko irailarekin alderatuta %0,1 igo zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko urrian %7,1murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,1 igo zen Euskal AEko industri produkzioa, 2012ko irailarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko urriko indizearen bilakaerak Energiaren igoera (%6,5) dakar, 2011koaren aldean; Ekipo-ondasunak %8,9 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %8,5. Kontsumo-ondasunak %5,5 jaitsi dira guztira: Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %8,5 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %5,9 igo.
2012ko irailaren aldean, 2012ko urriko hil arteko aldakuntza bestelakoa izan zen industri sektore handietan. Ekipo-ondasunak %0,3 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %0,4; Energia, %6,7 igo da; eta Kontsumo-ondasunak %0,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %7,2 igo dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,3 jaitsi.
Sektore nagusi guztietan jaitsierak ditugu 2012ko urrian aurreko urteko hil beraren aldean. Kautxu eta plastikoan %15,4ko jaitsiera, Garraio materialean %11,3; Material eta Ekipo elektrikoan %12,5.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen urriko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban %11,0 jaitsi da, Gipuzkoan %7,8, Bizkaian %4,1. Hil artean, 2012ko irailaren aldean, Bizkaian %3,2 hazi da, Araban %1,8 murriztu eta Gipuzkoan %1,9.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua