2012/11/29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2012KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren 2012ko urrian aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2012ko urria, 2011koarekin alderatuta) eraikuntza kostuak %0,6 handitu dira

2012ko urrian, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,6 igo, EUSTATen datuen arabera.

graf0010033_01_e.png

2012ko urrian, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi dira.

Urrian Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beheranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,3ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,7koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,3 igo ziren; Obra zibilekoak %1,5.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Petrolio-fintzea (%8,9), Energia elektrikoa eta gasa (%6,2), eta Makineria (%5,1) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2012ko urria 2011koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Metalurgia (%-4,5), Ez-metalezko mineralak (%-1,1), Zurgintza (%-0,2).

graf0010033_02_e.png

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren 2012ko urrian aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2012/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010033_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali