2012/12/19ko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %4,1 gehitu ziren Euskal AEn 2012ko azaroan
Gaualdiek %6ko igoera izan dute
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2012ko azaroan, 164.764 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 6.500 gehiago, %4,1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %0,2 jaitsi dira Araban; Bizkaian %2,9 gehitu dira eta %8,1 Gipuzkoan.
Euskal AEn, estatuko bidaiarien sarrerak %2,4 gehitu dira. Estatutiko bidaiariak %4,6 gutxiago izan dira Araban; Bizkaian %2,5 gehiago eta Gipuzkoan %6,2. Euskal AEn atzerritarrak %9,1 ugaritu dira. Araban %22,4, Bizkaian %3,8, Gipuzkoan %12,9.
Estatutiko bidaiariak bereziki ugaritu dira ondokoetatik: Andaluzia, Madril, Murtzia. Eta urritu: Asturias, Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa. Atzerritar gehiago etorri dira Frantzia, Japonia eta Holandatik. Gutxiago, Luxenburgo, Irlanda, Austria eta Danimarkatik.
2012ko azaroan 303.038 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko azaroan baino %6 gehiago, hots, 17.185 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %2,8, Bizkaian %6,2, Gipuzkoan %7,4.
Bidaiarien batez besteko egonaldia %1,7 luzatu zen Euskal AE osotara hartuta, hau da, 2011ko azaroko 1,81 egunetik 2012ko 1,84 egunera pasa zen. Araban batez besteko egonaldia 2011ko 1,81 egunetik 2012ko 1,86ra joan da; Bizkaian 1,76tik 1,82ra eta Gipuzkoan 1,86tik 1,85era.
Plazakako betetze-maila %3,3 hazi da, %38,95 izan da 2012ko azaroan Euskal AE osoan. Araban betetze-maila %6,8 igo da, 2011ko azaroko %35,84tik aurtengo %38,28ra. Bizkaian %6,8 igo da, 2011ko azaroko %38,11tik aurtengo %40,70era; Gipuzkoan %2,7 jaitsi da, %38,08tik %37,05era.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Sarrerak %3,5 hazi dira, eta gaualdiak %14,4, 2011ko azaroaren aldean
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: lehengo azaroan 7.419 erregistratu ziren, 2011koan baino %3,5 gehiago. Araban %10,7ko jaitsiera; Bizkaian %11,1eko igoera, Gipuzkoan %6,1koa. Estatuko bidaiariak %2,1 ugaritu dira Euskal AEn: Bizkaian %7,1 igo dira eta %4,3 Gipuzkoan. Araban %8,0 jaitsi dira. Atzerritarren kopurua %23,6 da Euskal AEn; portzentajez dezente jaitsi dira Araban eta igo Gipuzkoan eta Bizkaian .
Gaualdiak 18.514 izan ziren azaroan, %14,4 gehiago aurreko urtean baino. Bizkaian %27,5 positiboa urte artean, Gipuzkoan %15; Araban %4 negatiboa.
Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2011ko azaroaren aldean: duela urtebete 2,26 egun; aurtengoan 2,50. Araban %7,4ko igoera dago, 2011ko azaroko 2,04 egunetik 2012ko azaroko 2,19ra. Bizkaian %14,8koa, 2,29 egunetik 2,63ra. Gipuzkoan %8,5ekoa, 2,34tik 2,54ra.
Plazakako betetze-maila %13,7 handitu da, %13,54tik %15,40ra; Bizkaian (%29,2) eta Gipuzkoan (%14,2) izandako igoerek eraginda. Araban %7,0 jaitsi da.
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua