2012/12/21eko prentsa-oharra
ETXERIK GABEKO PERTSONEI BURUZKO INKESTA 2012
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonen %60 atzerritarrak dira
Etxerik gabekoak %14 gehitu dira 2005etik, gaur egun 2.090 pertsona dira
Ostatu-zentroetan eta jantoki sozialetan 2012an artatutako pertsonak 2.090 izan ziren, 2005ean baino %14 gehiago, Eustatek INErekin batera eginiko Etxerik gabeko pertsonei buruzko inkestaren arabera. 2.090 pertsona horien %60 atzerritarrak dira (Espainian %45,8). %79 Afrikatik datoz, %9tik Amerikatik eta %8 Europatik. Gehienak Marokkotik (%44) eta Aljeriatik (%12).
Bizkaiak etxerik gabekoen %54 artatzen ditu, Gipuzkoak %30 eta Arabak %16
Euskal AEko etxerik gabekoen erdia pasa (1.139) Bizkaiko zentroetan artatzen da; Bilbo da etxerik gabeko gehien dituen hiriburua (1.057). Gipuzkoan artatutako 623 pertsonen %63 Donostian da. Arabako 328ak, Gasteizen.
Etxerik gabeko pertsonak nazionalitate eta sexuaren arabera 2012. Euskal AE. (%)
Iturria: Eustat. Etxerik gabeko pertsonei buruzko inkesta.
Etxerik gabeko pertsonen artean generoa mugarria da
Estatuan bezalatsu, etxerik gabekoen %81 gizonak dira; %19, emakumeak. Gizonen %63 atzerritarra da, emakumeen %46. Artatutakoen artean, gazte-multzoa da nagusi, 18-29 urtekoak, denen %35 (estatuan %19,3); 30-44 urte artekoak %32 dira, 45-64koak %31 eta 65etik gorakoak %2 besterik ez.
%46k hiru urte pasa egin ditu ostatu propiorik gabe
%40k ostatu kolektiboan lo egiten du; %49k erakunde publiko baten eta GKE baten etxe edo pentsio batean; %11k bizitzeko ez diren tokietan. %46k hiru urte pasa egin ditu ostatu propiorik gabe. %5ek dio elkarrizketa egunean ez duela jan; %27k ez du diru-sarrerarik; diru-sarrerak badituztenen artean %37k prestazio sozial batetik (IEO barne) eta %15ek GKE baten dohaintzetatik. Diru-sarreren %66 elikagaietan gastatzen dute.
Etxerik gabeko pertsonen %74k ez du alkoholik edaten
%24k gaixotasun larri edo kronikoa du; %15ek ezgaitasunen bat; %22 ospitalizatua izan da azken urtean. %74k dio ez duela alkoholik edaten; %65ek, ez dela drogatzen. Gehien kontsumitutako droga haxixa edo marihuana da.
Osasun-arazoez gain segurtasun-falta gehitu behar; izan ere, %20k erasoren bat pairatu du, eta %28k lapurretaren bat. %36 atxilotua izan da inoiz. Artatutakoen %88k kontaktua izan du gizarte zerbitzuetakoekin; %58k aldeko iritzia du izandako laguntzaz.
Etxerik gabekoen bilakaera Euskal AEn: gizon gehiago, gazteak eta atzerritarrak
2005etik 2012ra gizonak (%+23), gazteak (%+39) eta atzerritarrak (%+43) nabarmen gehitu dira etxerik gabekoen artean. Beheraka, berriz, emakumeak (%-14), 30-44 urte bitartekoak (%-9) eta espainiarrak (%-13). Lurraldeen artean alde handiak artatutakoen kopuruan: Araban (%-35), Bizkaian (%+36), Gipuzkoan (%+28).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: MªJosé Santamaría Gallardo
Tel.: +34-945-01 75 48 Faxa: +34-945-01 75 01
ETXERIK GABEKO PERTSONEI BURUZKO INKESTA –prentsa ohar gehiago