2013/01/09ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %9,8 murriztu zen 2012ko azaroan
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko urriarekin alderatuta %2,9 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2012ko azaroan %9,8 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,9 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2012ko urriarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2012ko azaroko indizearen bilakaerak Energiaren igoera (%20,3) dakar, 2011koaren aldean; Ekipo-ondasunak %17,4 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %11,7. Kontsumo-ondasunak %5,7 jaitsi dira guztira: Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,1 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,5.
2012ko azaroko indizearen bilakaerak urrikoaren aldean Energiaren igoera dakar, %5,2. Gainerako sektoreetan tasa negatiboak. Ekipo-ondasunak %6,1 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %2,0 eta Kontsumo-ondasunak %2,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %9,1 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,1.
Sektore nagusi guztietan jaitsierak ditugu 2012ko azaroan aurreko urteko hil beraren aldean, Energia elektriko, gas eta lurrunean izan ezik, non %7,5 hazi den. Jaitsierengatik nabarmentzen dira Kautxu eta plastikoa (%-22,1), Garraio materiala (%-20,0) eta Makineria eta ekipoa (%-14,7).
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen azaroko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Bizkaian %6,2; Araban %9,3; Gipuzkoan %13,2. Hil artean, 2012ko urriaren aldean: Araban %+0,1, Bizkaian %-3,2 eta Gipuzkoan %-4,1.
Argibide gehiago eskuratzeko:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua