HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Paziente-kopurua %1,7...

2012-12-20ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko OSPITALEETAKO ERIKORTASUN ESTATISTIKA. 2011

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Paziente-kopurua %1,7 hazi zen euskal ospitaleetan

Sistema osteo-muskularraren gaixotasunengatiko ospitalizazioak %7 gehitu dira

Euskal AEko ospitaleek 323.621 alta eman zituzten 2011n, 2010ean baino %1,7 gehiago, Eustaten datuen arabera. Alta guztien %74, ospitale publikoetakoak; %26, pribatuetakoak.

Nerbio-sistemarekin eta zentzumenen organoekin lotutako gaixotasunak izan ziren aurreneko ospitalizazio-arrazoia (%12,4); ondoren digestio-aparatuarenak eta zirkulazioarenak (%11,3 biak); tumoreak %9,2) eta osteo-muskularrak (%9,1).

graf0010112_01_e.png

Aurreko urtearen aldean nabarmendu behar da haurduntza, erditze eta erdiberriaro gertakarien jaitsiera (%-1,1), eta gaixotasun osteo-muskularren (%7), arnas-aparatukoen (%5,7), nerbio-sistema eta zentzumen-organoen (%4,4) eta digestio-aparatukoen (%3,4) ugaritzea.

graf0010112_02_e.png

Ospitalizatuen %51,7, emakumeak; %48,3, gizonak. Emakume gehiago ospitalizatzen dira haurduntza eta erditzeagatik. Ospitalizatutakoen %43,4k 65 urte edo gehiago zituen; proportzio hau etengabe hazi da azken urteetan (%42,6 2009an, %42,9 2010ean); ospitalizazio-adin maizena, 77 urte.

Gizonen ospitalizazio-arrazoi maizenak: digestio-aparatua (%13,6), zirkulazio-aparatua (%13,4), nerbio-sistema eta zentzumenen organoak (%10,8), arnas-aparatua (%10,4).

Emakume-altarik gehien (%15,3) haurduntza, erditze eta erdiberriaroa; nerbio-sistema eta zentzumen-organoak (%13,9), zirkulazio-aparatua (%9,3), digestio-aparatua (%9,1).

Patologia maizenak: begi-lausoa (nerbio-sistema eta zentzumen-organoak), gutxiegitasun kardiakoa eta arteroesklerosi koronarioa (zirkulazio aparatua), iztai-etena eta behazun-harriak (aparatu digestiboa), pneumonia eta arnas-frakasua (arnas-aparatua).

Beste gaixotasun-talde ugariak (15 paziente pasa): tumoreak eta osteo.-muskularrak. Tumore-leku maizenak, ordenatuak: maskuria, kolona, titia, prostata.

Heriotza-eragile nagusiak ospitaleetan: tumoreak (%24,8), zirkulazio-gaixotasunak (%22,6), arnas-aparatuaren gaixotasunak (%17,3). Patologia-moten arabera, septizemia hirugarren heriotza-eragilea da ospitaleetan.

Gaixotasun osteo-muskularrak ere oso osasun-arazo ugariak dira. Arrazoi honengatiko ospitale-gertakariak %7 ugaritu ziren 2010aren aldean; hona hemen patologia nagusiak: belauneko barne nahasmendua (batez besteko adina, 47 urte); osteoartrosia (68 urte); bien artean gaixotasun-talde honetako %41,5.

Ospitaleko batez besteko egonaldia, 6 egun 2011n (6,1 2010ean, 6,3 2009an). Egonaldi luzeenak: asaldu mentalak (14,1 egun), jaiotza-inguruko gaixotasunak (11,3), infekzioak (9,1), tumoreak (8,2).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Marta de la Torre Fernández Tel.:+34-945-01 75 34 Faxa:+34-945-01 75 01 Ospitaleetako erikortasunaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Ospitaleetako erikortasunaren estatistikaren datu-basea

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Paziente-kopurua %1,7 hazi zen euskal ospitaleetan

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2012/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010112_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali