2013/02/21eko prentsa-oharra
2011n hiru ezkontzatatik bi zibilak izan ziren
1987tik, ezkontideen batez besteko adinak 7 urtez egin du gora
2011n, Eustaten datuen arabera ezkontzak 8.743 izan ziren, aurreko urtean baino %3,7 gutxiago; 150, homosexualak.
Euskal AEn bizi direnen bi sexuen arteko ezkontzak, 8.593. Aurreko urtean baino 340 gutxiago, %3,8 gutxiago. %66,8, ezkontza zibilak.
Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,7 ), Espainiakoaren (%o3,5) gainetik da, baina Europar Batasuneko estatuenaren (mila biztanleko 4,4 2010ean) azpitik.
Amatasunaren adina igotzearekin batera, ezkontzagileen adina ere igo egin da. 2011n ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 34,5 urte; emakumezko ezkongabeena, 32,6. 1987tik, azken 25 urteetan, senargaien batez besteko adina 7 urtez igo da; eta emaztegaiena 7,4z.
Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %89,4rentzat eta emakumeen %89,9rentzat.
Uda da ezkontzarik gehien egiten diren aroa. Uztailean batez ere (1.454), irailean ondoren (1.281), eta ekainean (1.206). Ezkontzen %57 larunbatean eta %33 ostiralean.
Ezkontza zibilen kopurua ia hirukoiztu da 1990etik
Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak; 1990ean %23 izan ziren eta %66,8 (5.739 guztira) 2011n. Ezkontza katolikoak 2.837 izan ziren, eta beste erlijioenak 17.
Ezkontza zibilik gehien Gipuzkoan (%70,4); Bizkaian ondoren (%67,9) eta Araban (%66,3). Euskal AEn bizi eta kanpo ezkondu direnen arteko ehunekoa %50,5era jaitsi da.
Ezkondu berrien %49 elkarrekin bizi ziren ezkondu aurretik, 2011n
Ezkondu aurretik, bikoteen %49k bizileku bera zuten; 2008ko kopurura bueltatu da, goraka. Ezkondu aurretik elkarrekin bizi ziren bikote-portzentajearen bilakaera 1996ko %19tik 2007ko maximora, %59ra joan zen. 2008-2010 hirurtekoan jaitsi egin da
Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (512 bikote) batez ere Kantabriara, Madrilera eta Nafarroara jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Madril, Nafarroa eta Errioxara joaten dira; Bizkaikoak Kantabria, Madril eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak Madril, Frantzia eta Nafarroara.
Ezkontzen %15,6an ezkontideetako bat gutxienez atzerritarra zen
Naziotasunari begiratuz gero, 1.342 ezkontzatan (guztirakoaren %15,6) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza horien arteko %45,9an emaztea zen atzerritarra; %30,6an senarra, eta %23,5ean biak.
Emazteen jaioterri komunenak: Kolonbia (133), Brasil (114), Bolivia (64), Ekuador (58), Paraguai (50) eta Marokko (40). Senarren artean, Marokko (88), Kolonbia (73), Portugal eta Ekuador (42), Aljeria (39), Argentina (33) eta Brasil (29).
Ezkontza homosexualen kopurua %5,6 hazi da aurreko urtearen aldean
2011n 150 ezkontza izan ziren; 91 gizonen artekoak eta 59 emakumeen artekoak. 23 Araban jarri ziren bizitzen, 44 Gipuzkoan, 69 Bizkaian eta 14 Euskal AEtik kanpo.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua