2013/01/22ko prentsa-oharra
Abenduan bidaiarien sarrerak %2,9 jaitsi ziren eta gaualdiak %4,8 Euskal AEn
2012.ean %0,7ko jaitsiera dugu sarreretan; gaualdietan, aurreko urtean bezalaxe (%0,0).
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Eustatek eskainitako datuen arabera 2012ko abenduan, 145.681 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 4.410 gutxiago, hots, %2,9 gutxiago. Gipuzkoan %2,9 hazi dira bidaiarien sarrerak 2011ko abenduko datuen aldean; Bizkaian %4,5 jaitsi eta Araban %10.
Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %6,5 jaitsi ziren eta atzerriko bidaiarienak %8,9 igo. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru lurraldeetan: Araban %10,8, Bizkaian %8,3 eta Gipuzkoan %1,2. Atzerriko bidaiariak bi lurraldeetan ugaritu dira: Bizkaian %8,4 Gipuzkoan %13,8; Araban % 5,6 urritu dira.
Estatuko bidaiarien artean Andaluzia, Galizia eta Errioxakoak gehiago izan dira, eta gutxiago Extremadura, Asturias eta Murtziakoak. Atzerritarren artean gehiago Irlanda, Belgika eta Luxenburgotik eta gutxiago Danimarkatik eta EBkoa ez den Europatik.
2012ko abenduan erregistraturiko gaualdiak: 258.595, hau da, iazkoaren aldean %4,8ko jaitsiera, 13.064 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera negatiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %8,9, Gipuzkoan %6,3 eta Bizkaian %2,4
Urte arteko aldi horretan, Euskal AEn batez besteko egonaldiak %1,7 egin du murriztera: 2011ko abenduan 1,81 egun eta joan den abenduan 1,78.
Plazakako betetze-maila %6,6 murriztu da 2011koaren aldean: %35,32tik 2012ko abenduko %33,00ra. Gelakako betetze-maila 2011ko abenduko %40,89tik 2012ko %38,65era pasatu da.
Hotel-establezimenduen 2012. urteko balantzea: Sarrera gutxiago, %0,7, eta gaualdiak zertxobait gutxiago aurreko urtearen aldean
2012an bidaiarien sarrerak 2.325.161 izan dira, alegia, aurreko urtean baino 16.559 gutxiago. Bidaiari-sarrerak %0,7 ugaritu dira Bizkaian; %2,5 jaitsi dira Araban eta %1,8 Gipuzkoan.
2012ko gaualdiak: 4.433.793, aurreko urtean baino 1.611 gutxiago. Bizkaian %1,7 ugaritu dira gaualdiak, Araban %1,4; Gipuzkoan %2,8 murriztu.
Batez besteko egonaldiaren iraupena 2011ko 1,89 egunetik 2012an 1,91kora pasa da. Plazakako betetze-maila 2011ko %46,40tik 2012ko %46,35era jaitsi zen.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Abenduan urritu egin dira bidaiarien sarrerak (%21,1) eta gaualdiak (%13,8).
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 8.253 zenbatu ziren joan den abenduan, aurreko urteko hil berean baino %21,1 gutxiago.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak: 19.685 abenduan, 2011. urteko hil berean baino %13,8 gutxiago.
Bidaiariko batez besteko egonaldia hazi egin da, 2,18 egunetik 2,39ra Euskal AE osoan, eta plazakako betetze-maila %12,2 murriztu da: 2012ko abenduan %16,62 .
Nekazaritza-turismoaren 2012. urteko balantzea: gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%0,8) eta gaualdiak jaitsi (%0,2)
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 124.419 bidaiari-sarrera izan dira 2012an, aurreko urtean baino %0,8 gehiago. Gaualdiak 336.232 izan dira, 2011n baino %0,2 gutxiago.
Bidaiarien sarrerak %3,5 igo ziren Gipuzkoan, %1,2 Bizkaian; %7,0 jaitsi ziren Araban. Gaualdiak %1,8 hazi dira Gipuzkoan, %0,6 Bizkaian; %7,6 murriztu dira Araban.
Bidaiariaren batez besteko egonaldia 2011ko 2,73 egunetik 2012ko 2,70era jaitsi da. Betetze-maila %2,5 jaitsi da: 2011ko %23,37tik 2012ko %22,79ra.
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua