HomeGaiakGizarte babesaren kontuaPrentsa Oharrak Euskal AEn gizarte-babesaren...

Prentsa-oharra, 2013/01/30

GIZARTE-BABESAREN KONTUA EUSKAL AEN, 2010

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn gizarte-babesaren gastu guztia BPGren %24,5 izan zen

Adindunekiko gastua prestazio guztien %38,4 izan zen

Euskal AEn gizarte-babesaren gastu guztia BPGren %24,5 izan zen 2010ean; datuok Eustatek landuak dira SEEPROS metodologiaz (Gizarte Babesaren Estatistika Integratuen Sistema Europarra). Datu horrekin Euskal AE 27-EBko batez bestekoaren (%29,4) azpitik da. Halere, aldea gutxituz doa: 2005ean ehuneko 7,9 puntu ziren; 2010ean, 4,8.

graf0010261_01_e.png

Erreferentziako beste adierazle bati erreparatuz gero, biztanleko gastuari, Euskal AEko biztanleko gizarte-babes gastua, erosteko ahalmenaren parekotasunean (EAP) neurturik, 7.889 izan zen 2010ean, %9,7 handiagoa europar batez bestekoa baino. Batez besteko horren gainetik 2007an jarri zen Euskal AE. Espainiar batez bestekoaren gainetik ere bada, %25,4.

Euskal AEn gizarte-babeseko baliabideetan 15.970,6 milioi euro erabili ziren 2010ean, aurreko urtean baino %3,7 gehiago. Administrazio-gastuak kenduta, gizarte-prestazioen balioa 15.653,6 milioi euro izan zen 2010ean; metaturiko tasan urteko %7,8ko hazkundea 2000tik.

graf0010261_02_e.png

Funtzioen araberako gizarte-prestazioen gastuari begiraturik, zati nagusia bi funtziotan metatzen da: “Adindunekikoa” eta “Gaixotasuna/Osasun arreta”. Adindunekikoan pentsioak eta ostatu eta etxeko arretaren asistentzi-prestazioak daude, guztira 6.004,2 milioi euro; prestazio guztien %38,4. “Gaixotasuna/Osasun arreta” funtzioko gastua: 4.443,0 milioi euro 2010ean, guztiaren %28,4. Barne ditu aldi baterako ezgaitasunengatiko prestazioak eta prestazio sanitarioak.

graf0010261_03_e.png

Langabezia funtzioaren gastuan langabezi-prestazioez gain enplegu-prestakuntzarakoa dugu; hirugarren da garrantzian, 2010ean gizarte-prestazioen %10,7, langabetu erregistratuko 12.693 euro. Funtzio honetako hazkunderik handiena 2009an izan zen, non %59,3 hazi zen 2008ren aldean.

“Etxebizitza” eta “Gizarte bazterketa” prestazioen gastua: 526,2 milioi, guztiaren %3,4; hazkunderik handiena izandako gastua da, %10,6 2009ren aldean. Izandako hazkundeetan bigarren, Adindunekikoa, %6,5, eta hirugarren Familia, %5,7, 2009ren aldean.

“Gaixotasuna/osasun arreta” funtzioa %0,4 murriztu da 2009ren aldean; izan ere, jaitsi egin dira aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioak dirutan eta mantendu egiten da arreta sanitarioaren gauzazko prestazio-gastua 2009ren aldean.

graf0010261_04_e.png

Gizarte-babeseko gastua egiten duten unitate-instituzionalizatuei erreparatuz gero, Gizarte Segurantzak eta estatu-administrazioak eginikoa 2010ean guztiaren %59,8 izan zen; euskal administrazioek %32,1 eta instituzio pribatuek %8,1. Gizarte Segurantzak eta estatu-administrazioak eginiko gastuak du hazkunde-tasarik handiena 2010ean, %4,6. 2000-2010 aldian euskal administrazioek eginikoa da urteko tasa metatuan hazkunderik handiena duena, %9,6.

graf0010261_05_e.png

Gizarte-babesaren kontuari buruzko informazio gehiago lortzeko, sartu ohar metodologikoan:

http://www.eustat.eus/document/datos/Nota%20met_SEEPROS08_e.pdf

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako: Jose Javier Aramburu Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn gizarte-babesaren gastu guztia BPGren %24,5 izan zen

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2013/01/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010261_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali