2013/02/25eko prentsa-oharra
Bidaiarien sarrerak %6 gutxitu ziren Euskal AEn 2013ko urtarrilean
Atzerritarren sarrerak oraindik tasa positiboetan, estatukoenak urritzen
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Eustatek eskainitako datuen arabera 2013ko urtarrilean, 115.002 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 7.319 gutxiago, hau da, %6ko jaitsiera, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %15,8 jaitsi ziren Araban, %6,4 Bizkaian% eta %0,6 Gipuzkoan.
Estatutiko bidaiarien sarrerek %10,5eko jaitsiera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %8,2ko igoera. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua jaitsi egin zen hiru lurraldeetan: Araban %20,2 jaitsi dira, Bizkaian %12,1 eta Gipuzkoan %2,4. Atzerritarrak hiru lurraldeetan ugaritu dira: Araban %3,7, Gipuzkoan %3,9 eta Bizkaian %12,8.
Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Andaluzia, Katalunia eta Madrildik etorritakoak. Gutxitu egin ziren Balear uharte, Murtzia eta Asturiastik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, igo dira batez ere, Suediatik, Japoniatik, Frantziatik, eta Erresuma Batutik etorritakoak. Jaisten direnen artean, ehuneko handiago batez nabarmentzen dira Luxenburgo, Danimarka, Finlandia eta Italia.
Gaualdiak, 2013ko urtarrilean, 199.121 izan ziren, aurreko urteko urtarrilean baino %8,6 gutxiago, 18.818 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera negatiboa izan zuten hiruretan: Araban (%20,4), Bizkaian (%7,6) eta Gipuzkoan (%4,1).
Batez besteko egonaldiaren iraupena laburtu egin da 2012ko urtarrilaren aldean, 1,78 egunetik 1,73ra, Euskal AEn. Araban 1,95 egunetik 1,85era jaitsi da; Bizkaian 1,76tik 1,74ra; Gipuzkoan 1,73tik 1,67ra;
Plazakako betetze-maila %9,4 jaitsi da, %26,77 izan da 2013ko urtarrilean Euskal AE osoan. Jaitsierak hiru lurraldeei eragin die: Bizkaian %6,6 jaitsi da betetze-maila; 2012ko urtarrileko %30,49tik aurtengo %28,48ra. Gipuzkoan %11,9 jaitsi da betetze-maila; 2012ko urtarrileko %29,74tik aurtengo %26,21era. Araban %14,1, 2012ko urtarrileko %26,71etik aurtengo %22,94ra.
NEKAZARITZA-TURISMOA
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: Lehengo urtarrilean 3.522 erregistratu ziren, 2012koan baino %18,1 gutxiago. Araban %13,4ko jaitsiera, Bizkaian %12,5ekoa; Gipuzkoan %22,1ekoa. Estatuko bidaiariak %18 gutxiago izan dira Euskal AEn: Araban %3,5 jaitsi dira, Gipuzkoan %22 eta Bizkaian %20,1. Atzerritarren kopurua jaitsi egin da Euskal AE osoan; jaitsi egin dira Gipuzkoan , baina nabarmen igo Bizkaian eta Arabara ez dira iritsi, portzentajeetan.
Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 7.878 izan dira urtarrilean, aurreko urtean baino %21,8 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Araban %27,8 jaitsi da, Gipuzkoan %21,7 eta Bizkaian %17,7.
Bidaiariko batez besteko egonaldia gutxitu egin zen Euskal AE osoan, 2012ko urtarrilaren aldean: duela urtebete 2,34 egun; azken urtarril honetan 2,24. Araban %16,5 jaitsi da, 2012ko 2,18 egunetik 2013ko 1,82ra; Bizkaian %5,9, 2,53tik 2,38ra eta Gipuzkoan zertxobait igo da, %0,9, 2,32 egunetik 2,34ra.
Plazakako betetze-maila %18,7 murriztu da, %8,55etik %6,95era; hiru lurraldeetan izandako jaitsierek eraginda: Araban %23,5, Gipuzkoan %20,6, Bizkaian %12.
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua