2013-02-07ko prentsa-oharra
Donostia-San Sebastián hiriburuak eta Debagoiena eskualdeak izan dute 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaile gehien, ehunekotan
Berrikuntzari lotutako jardueren gastu gehiena hiriburuetan bildu da
Eustatek egindako datuen arabera, Euskal AEn 2011n 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileen portzentajea % 37,8 izan zen. Ehuneko hau aldatu egiten da, eskualdeka ikusiz gero.
Aurrena, Arabako Gainerakoan bildutakoak (Arabako Mendialdea, Gorbeiako Inguruak, Arabako Ibarrak) non 10 langile baino gehiagokoen enpresen erdia pasa (%50,9) berritzaileak izan ziren 2011n, eta Kantauri Arabarra (%49,1). Ondoren Gipuzkoako eskualde guztiek, Tolosak eta Bidasoa-behereak izan ezik, %40ren gaineko portzentajeak dauzkate; Debagoiena nabarmentzen da, berritzaileak %46,4 dira. Zortzigarren Arabako Lautada, %39,7.
Rankinean ondoen dagoen eskualde bizkaitarra Markina-Ondarroa da (%39,4), gero Plentzia-Mungia (%38,5), Durangaldea (%38,1) eta Gernika-Bermeo (%37,9), Euskal AEko batez bestekoaren gainetik daudenak.
Enpresa berritzaileen portzentajerik txikienak, Bidasoa-behereak (%32,1) Gipuzkoan eta Arratia-Nerbioik (%33,4) Bizkaian; aipagarria da Bilbo Handia (%34,2), izan ere enpresa-kopuru handienarekin berritzaileen proportzio txikienetakoa du, eta hau gertatzen da 2010ean zuen ratioa hobetu duelarik, horretan bakarretakoa izanik.
Hiriburuetan, Donostiaren (%42,8) eta Bilboren (%34,9) artean ia zortzi puntu daude enpresa berritzaileetan. Gasteizen %39,7 dira 10 langile eta gehiagoko enpresa berritzaileak 2011n; ia bi puntu Euskal AEko batez bestekoaren (%37,8) gainetik.
Berrikuntza-jardueretako gastuaz, beti 10 langile eta gehiagoko enpresetan, kantitaterik handienak hiriburuak barne dituzten eskualdeetan egikaritzen dira. Halere, kontzentrazio-maila ezberdina da, batez ere Gipuzkoan. Bai Araban, bai Bizkaian, hiriburua dagoen eskualdean (Lautadan, Bilbo Handian) lurraldeko gastuaren %80 pasa egiten da. Gipuzkoan askoz gutxiago, Donostialdean %42 gastatzen delarik.
Araban 432,4 milioitik 377,3 Lautadan gastatzen dira eta Bizkaian 1.053,3 milioitik 846,2 Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, 728,3 milioitik 309,0 Donostialdekoak dira, baina kopuru garrantzitsuak geratzen dira lurraldeko beste eskualde batzuetarako, Deba Garairako 114,6 milioi eta Goierrirako 106,7 milioi. Bizkaian Durangaldea (95,2 milioi) aipatzekoa da.
Berrikuntza jardueretako gastua 2011n hiru lurraldeetan eta hiru hiriburuetan hazi da, batez ere Donostian (%17,8) non orain bi urteko mailetan ari diren.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako: José Miguel Escalada
Tel.:+34-945-01 75 96 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Berrikuntza Teknologikoaren Inkesta, BTI. Datu-bankua