2013/02/13ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk urte arteko %1,7ko murrizketa izan zuen 2012ko laugarren hiruhilekoan
2012an, ia 23.000 lanpostu garbi suntsitu ziren
Euskal AEko BPG %1,7 murriztu zen urte artean 2012ko laugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Jaitsiera hau %1,8koa izan da Espainiako ekonomiarako.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko BPG %0,5 murriztu zen laugarren honetan; hiruhilekoen arteko bosgarren hazkunde negatiboa jarraian. Aldakuntza hau bi hamarrenez negatiboagoa da Espainiako ekonomian.
zor zaie, lehen sektoreari izan ezik. Produktuen gaineko zerga garbietan ere atzerakada dago 2011ko laugarren hiruhilekoari buruz, aurreko hiruhilekoan baino areago.
Lehen sektoreak bilakaera positiboa izan du, bai urte artean (%8,4), bai hiruhileko artean (%31,0).
Industrian, bosgarren hiruhilekoz jarraian, jaitsiera dugu urte artean (%-3,1) eta baita hiruhileko artean ere (%-1,9) seigarren hiruhilekoz jarraian. Bai urte arteko, bai hiruhilekoen arteko jaitsierak areagokoak dira 2012ko hirugarren hiruhilekoen aldean.
Eraikuntza gehixeago murriztu da urte artean hiruhileko honetan, %6,3. Aurreko hiruhilekoaren aldean, sektoreko balio erantsian %0,3ko hazkunde apala dago, aurreko hiru hiruhilekoetan hiruhilekoen arteko jaitsiera aipagarriak izan ondoren.
Zerbitzuen jarduera globalean urte arteko %0,9ko jaitsiera dugu, 2012ko hirugarrenean baino hiru hamarren gehiago; 2012ko lau hiruhilekoetan jarduerak etengabe egin du behera. Hiruhilekoen artean %0,6koa da jaitsiera; hiruhilekoen arteko bigarren jaitsiera jarraitua da.
Urte artean zerbitzuetako jarduera-jaitsierarik aipagarriena Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan da, %2,0, eta ondoren Herri-administrazioa, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte zerbitzuak adarrean, %1,9. Gainerako zerbitzuetan bakarrik, non besteren artean jarduera profesionalak, finantzetakoak eta aseguruetakoak dauden, positiboa da urte artekoa, %0,3.
Hiruhileko artean jaitsierarik handiena Herri-administrazioa, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte zerbitzuak adarrean, %3,4. Hiruhilekoen artean Gainerako zerbitzuetan bakarrik dago hazkundea, %0,7.
Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera negatiboak ekarri ditu, %-1,8 urte artean eta %-0,6 hiruhileko artean. 2012ko hiruhileko guztietan negatiboak dira tasak, bai urte artean, bai hiruhileko artean, eta gero eta handiagoak urteak aurrera egin ahala.
Eskariaren aldetik, aurreko hiruhilekoetan bezala, BPGk hazkundeari egindako ekarpena positiboa da; bai esportazio- bai inportazio-mailetan jaitsierak izan dira, aldakuntza-tasa negatiboak bai urte artean, bai hiruhileko artean.
Etxeguneen azken kontsumoko gastuan (Kontsumo pribatuan), aurreko hiruhilekoetan bezala desazelerazioa dago, areagotua: %1,6ko murrizketa aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Jaitsiera hau aurreko hiruhilekokoa (%-0,9) baino zazpi hamarren handiagoa da. Hiruhileko artean jaitsiera %0,9koa izan da.
Herri-administrazioen azken kontsumoko gastuan (Kontsumo publikoan) seigarren hiruhilekoz jarraian negatiboa da urte artekoa (%-1,6). Hiruhilekoen artean ere jaitsiera dago, %0,7.
Bai Kontsumo pribatuaren, bai Kontsumo publikoaren urte arteko aldakuntza-tasa negatiboek %1,6ko murrizketa ekarri dute Azken kontsumoko gastuan (Etxeguneen azken kontsumoko gastua gehi Herri administrazioen azken kontsumoko gastua). Aurreko hiruhilekoaren aldean ere jaitsiera dago, %0,8. Jaitsiera-tasa biak areagokoak dira aurreko hiruhilekokoak baino.
Kapital eraketa gordinean (Inbertsioan) jaitsiera dago berriz urte artean (%-5,5), gehixeago aurreko hiruhilekoan (%-4,9) baino. Hiruhilekoen artean jaitsiera dago baita ere, %2,8. Kapital Eraketa Gordinaren bi osagaietan, ekipo-ondasunetan eta eraikuntzan, tasak negatiboak dira, bai urte artean, bai hiruhileko artean.
Barne eskaria, zeina osatzen baitute Azken Kontsumoko Gastuak eta Kapital Eraketa Gordinak, areago murriztu da urteko laugarren hiruhilekoan. Urte artean %2,5eko jaitsiera dago hiruhileko honetan (jarraian, bosgarren balio negatiboa); %2,3 zen aurreko hiruhilekoan.
Kanpo sektoreak BPGri eginiko ekarpena positiboa izan da, aurreko hiruhilekoetan bezalaxe; halere, kanpo-merkataritzaren murrizketa nabarmena ikusten da. Kanpo saldoaren ekarpen positibo berri hau osatzen dute esportazioen urte arteko %9,6ko jaitsierak eta inportazioen %10,2ko jaitsiera handiagoak. Hiruhileko artean esportazioak %4,6 jaitsi dira eta inportazioak %5,5.
BPGren jaitsierak, bai urte artekoak, bai hiruhileko artekoak behera eragin dio enplegu-mailari, Dedikazio Osoko Baliokidetzako Lanpostuetan neurturik. Urte artean enplegua %3,1 jaitsi da. Hiruhileko artean, %1,0.
Enplegua galdu da, bai urte artean, bai hiruhileko artean, eta lau sektore handietan. Industrian areagotu egin da urte arteko jaitsiera-erritmoa, %5,3, 2011ko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko artean, %-1,3. Eraikuntzan enpleguaren jokaera Industrian izandakoaren tankerakoa da, baina jaitsierak areagokoak dira. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean lanpostu-galera %10,9koa izan da. Hirugarren hiruhilekoaren aldean lanpostu-galera %3,2 izan da. Zerbitzuetan urte arteko eta jarraiko bosgarren jaitsiera dago, %1,4. Hiruhileko artean jaitsiera baita ere, %0,6. Lehen sektorean ere enplegua bai urte artean (%-4,8), bai hiruhileko artean (%-6,6) jaitsi da.
Lurraldeetako BPGri begiratuz gero, urte artean Arabak du jaitsierarik handiena, %1,9; ondoren Gipuzkoak, %1,8. Bizkaian %1,6. Hiruhileko artean, Araban %0,5eko jaitsiera, Gipuzkoan %0,7, Bizkaian %0,4.
BPG %1,2 jaitsi da 2012an, enplegua %2,5
Euskal AEko BPG %1,2 jaitsi da 2012an; aztertutako lau adar handietako hirutan murriztu da jarduera-maila. Eraikuntzan nabarmena da murrizketa, %6,3. Industrian ere, 2011ko bilakaera positiboa izan bazen ere, berriz ere jaitsiera, %2,4koa balio erantsian; neurri handi batean manufaktura-industriaren pisuari zor zaio, zeina %2,1 jaitsi baita. Zerbitzuetan %0,3ko jaitsiera dago jarduera-mailan. Arrazoia Merkataritza, Ostalaritza eta Garraio sektorearen bilakaera negatiboa (%1,1) eta Herri-administrazioa, Hezkuntza eta Osasunaren beherakada, 2011ko %3,9ko hazkundetik 2012ko %0,0ra. Gainerako zerbitzuak oso apalki (%0,1) hazi dira.
2012an zehar zerga garbien eragina produktuen gainean negatiboa (%0,3) izan da.
Barne eskaria murriztu egin da, %2,2, eta BPG %1,2 jaitsi denez urte artean, 2012ko kanpo-saldoaren ekarpena positiboa da.
Etxeguneetako Azken Kontsumoko Gastua murriztu egin da (%-1,0), baita ere Herri-administrazioarena (%-2,1); guztira Azken Kontsumoa %1,2 murriztu da. Kapital Eraketa Gordinak eskariaren profil negatiboena erakusten du, izan ere bi osagaien bilakaera negatiboa da; 2012an %5,4 jaitsi da.
Enpleguaren bilakaera, Dedikazio Osoko Baliokidetzako Lanpostuetan neurturik, negatiboa izan da, 2012ko jaitsiera estimatua %2,5 izan delarik. Ia 23.000 lanpostu garbi galdu dira. Enplegu galera, sektore guztietan: apalagoa Lehen Sektorean (%-0,1) eta Zerbitzuetan (%-0,8) eta handiagoa Eraikuntzan (%-11,8) eta Industrian (%-4,3).
Oharra: Eustatek argitaratzen du 2012ko aurreneko zenbatespena haren Hiruhileko Kontuetan, eta badakar 2010eko behi-betiko zenbatespena eta 2011ko aurrerapena, zeina, beste hobekuntza batzuekin batera, ekarri du Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalerako (JESN) egokitzea. Ondorioz bada aldaketarik bai eskaintzaaren osagaietan, bai eskariarenetan, haietariko batzuetan desagregazio maila ere handiago delarik.
Gutxi barru argitaratuko dira 2010 erreferentzi den segida historikoaren behin betiko zenbatespenak.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel.:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua