2013/01/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren 2012ko abenduan aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan (2012ko abendua, 2011koarekin alderatuta) eraikuntza kostuak %0,5 gutxitu dira
2012ko abenduan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,5, EUSTATen datuen arabera.
2012ko abenduan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi dira, aurreko hilaren aldean.
Abenduan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,3ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,8koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,9 jaitsi dira eta Obra Zibilekoenak %1,2.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Makineria (%5,8), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,8), eta Material elektrikoa (%2,5) nabarmentzen dira, besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2012ko abendua 2011koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Ez-metalezko mineralen erauzketa (%-4,8), Metalurgia (%-3,0) eta Petrolio fintzea (%-0,2).
Argibide gehiagorako:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.