2013/02/27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2013KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza kostuak %1,0 igo ziren 2013ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Azken hamabi hilabeteetan (2012ko urtarriletik 2013kora) eraikuntza kostuak %0,2 gehitu dira.

2013ko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %1,0 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,2, EUSTATen datuen arabera.

2013ko urtarrilean, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %1,3 garestitu dira.

Urtarrilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %1,1eko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,8koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,3 gehitu dira eta Obra Zibilekoenak %0,1 jaitsi.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Makineria (%5,3), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,2), eta Material elektrikoa (%2,4) nabarmentzen dira, besteren artean. Aitzitik, urteko prezioetan (2013ko urtarrila, 2012koaren aldean) murrizketak izan dituzte Metalurgiaren (%-2,7), Ez-metalezko mineralen erauzketaren (%-0,9) eta Petrolioa fintzearen (%-0,5) lehengaiek.

graf0010293_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago. Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %1,0 igo ziren 2013ko urtarrilean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2013/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010293_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali