2013-02-11ko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA 2012-I-1

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko establezimendu-kopurua jaitsi egin da laugarren urtez jarraian

Jarduera hasi eta eten duten enpresen arteko saldo garbia 7.000 pasa da, negatiboa

Euskal AEn, 2012ko hasieran, jarduera-sektoreetako 165.517 enpresa ari ziren, Eustaten datuen arabera, 184.471 establezimendutan (lantegietan, dendetan, bulegoetan…)

Establezimendu kopurua sektore guztietan murriztu da, Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan izan ezik, non %0,9 hazi den. Aipagarriak dira Higiezinen jarduerak (%-24,5) eta Eraikuntza (%-8,8).

graf0010275_01_e.png

Sektore kopuruz handiena Merkataritza, garraio eta ostalaritza da, establezimendu guztien %38,2, ondoren Jarduera profesional eta laguntzaileak, %15,5 eta Eraikuntza, %13,5.

Merkataritza, garraio eta ostalaritza bada baita ere garrantzitsuena enpleguari begiratuz, Euskal AEko %25,9 enplegatzen baitu, direktorioak kontabilizatutakotik. Ondoren Industria, energia eta saneamendua, %21,7, eta Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza, %20,1.

Sektore-egitura aldatu egiten da lurraldeen artean. Araban enplegatzailerik handiena Industria, energia eta saneamendua da, %28,6; ondoren Merkataritza, garraio eta ostalaritza, %22,6 eta Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza, %21,7.

Gipuzkoan berdintsu dabiltza Merkataritza, garraio eta ostalaritza, %25,9, eta Industria, energia eta saneamendua, %25,4. Hirugarren Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza, %19,3.

Bizkaian aurrena Merkataritza, garraio eta ostalaritza, %26,9; bigarren Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasungintza, %20,1 eta hirugarren Industria, energia eta saneamendua, %17,1.

Tamainaren araberako establezimendu-banaketa 2011n aurreko urtekoaren oso antzekoa izan zen. Apenas 2.314 establezimenduk, guztien %1,3k zituzten 50 langile edo gehiago; halere, enpleguaren %37,7 ziren. 137.997 establezimendu, guztizkoaren ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,7 bakarrik hartzen dute.

Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai lurraldeetan, Industria eta energian da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 14,1 enplegu da. Araban 18,3; Gipuzkoan 14,1 eta Bizkaian 12,6. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan establezimenduen batez besteko tamaina: 14,3 Araban, 10,6 Gipuzkoan eta 10,5 Bizkaian.

ENPRESAK

Establezimenduen jardueraren euskarri diren unitate juridikoen –enpresen- %97,6k egoitza Euskal AEn dute eta 3.891k estatuaren gainerakoan. Bizkaian 83.284 enpresa daude, erdia pasatxo; Gipuzkoan 56.491 eta Araban 21.851.

Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,3 okupatu enpresako, eta 4,7 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak daude. Titularra Pertsona Fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 10,9 eta 8,8 okupatu dira, enpresako eta establezimenduko.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza aparte utzita, jarduera hasi duten eta eten duten enpresen arteko saldo garbia -7.296 da.

Errotaziorik handiena Merkataritza, garraioa eta ostalaritzan (alten %36,2 eta bajen %32,0), Eraikuntzan (alta guztien %18,3 eta baja guztien %23,1) eta Jarduera profesional eta laguntzaileetan (alta guztien %17,7 eta baja guztien %12,9) nabarmentzen dira.

graf0010275_02_e.png

Demografia nortasun juridikoaren arabera aztertuz gero, Pertsona Fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduak nabarmentzen dira: alten %67,3 eta bajen %45,5.

Nortasun juridiko mota guztiek galtzen dute establezimendurik. Gutxien galtzen dutenak, Beste forma juridikoak (37); gehien, Beste sozietate eta asoziazioak (3.176) eta Sozietate mugatuak (3.138).

Enplegu kontuetan, Pertsona fisiko diren establezimenduetan gauzatu dira alten %42,2 eta bajen %25,6. Sozietate mugatuetan izan dira enplegu alten %32,3 eta bajen %38,6.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %91,7 eta baja guztien %86,7 hartu ditu.

Establezimendu handiagoen (50 langile edo gehiago) geruzan alten %0,2 besterik ez, eta bajen ehuneko bera. Berriz, haienak dira enplegu-alten %8,7 eta bajen %11,1.

Oharra: Aurreneko aldiz ekarri dira Euskal AEko Jarduera ekonomikoen direktoriora Lehen sektoreko enpresa eta establezimenduak.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Federico Gutiérrez Tel.:+34-945-01 75 43 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko establezimendu-kopurua jaitsi egin da laugarren urtez jarraian

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2013/02/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0010275_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali