2013/03/08ko prentsa-oharra
2012ko hirugarren hiruhilekoan 2.571 ezkontza egin ziren Euskal AEn, urtebete lehenago baino %9,1 gutxiago
Ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan zen aurreko urteko aldi berean baino, berriz ere
Euskal AEko ezkontzak: Eustaten datuen arabera, 2012ko uztail, abuztu eta irailean 2.571 ezkontza izan ziren Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %9,1 gutxiago. Arabarrek 376 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 825 eta bizkaitarrek 1.302. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, ezkontzak 68 izan ziren.
2012ko hirugarren hiruhilekoan ezkontzen %61,5 zibilak izan ziren, 2011ko aldi berean baino ehuneko 3,7 puntu gehiago. Era berean, proportzio hori 2012ko bigarren hiruhilekokoa baino txikiagoa da, aldi hartako ezkontzen %69,1 zibilak izan baitziren.
Senarren %83,3k eta emazteen %69,5ek 30 urte baino gehiago zituzten
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %83,3k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %69,5ek. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa bi sexuetan handitu da: 2011an emakumeen %67,4k zeuzkaten 30 urte baino gehiago, gizonen artean %80,9 zelarik.
2012ko hirugarren hiruhileko 2.571 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.480 gizonezko eta 2.520 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.262 senarrentzat (%91,2), lehen ezkontza izan zen; 18 alargun eta 200 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkondu gabeko emakumeak 2.293 (%91) izan ziren; alargunak, 9; eta dibortziatuak, 218.
Emakume ezkonberrien %7,2 atzerritarrak ziren
2012ko udan zehar izandako ezkontzetan, gizonen %4,5 eta emakumeen %7,2 ez ziren espainiarrak.
Ezkontzarik gehien (1.118), uztailean; ondoren (1.110), irailean. Bestalde, aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxien (343) izandako udako hila abuztua izan zen, aurreko urteko hil beraren aldean %8,8 gutxiago.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua