2013/04/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 jaitsi ziren 2013ko martxoan aurreko hilaren aldean
2012ko martxoaren aldean eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren
2013ko martxoan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 jaitsi zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,3, EUSTATen datuen arabera.
2013ko martxoan, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 jaitsi dira, aurreko hilaren aldean.
Martxoan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,0 aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,5eko jaitsiera. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,5 jaitsi dira eta Obra Zibilekoenak %1,4.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Material elektronikoa (%2,7), Ez-metalezko industria (%2,3) eta Material elektrikoa (%1,1) nabarmentzen dira, besteren artean. Urteko prezioetan (2013ko martxoa, 2012koaren aldean) murrizketak izan dituzte Metalurgiaren (%-4,3), Petrolioa fintzearen (%-3,7), Ez-metalezko mineralen erauzketaren (%-2,5) eta Energia elektrikoaren eta gasaren (%-1,4) lehengaiek.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua