2013-03-27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,4 igo ziren 2013ko otsailean aurreko hilaren aldean
Azken hamabi hilabeteetan ere (2013ko otsaila, 2012koarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %0,4ko gehikuntza izan dute.
2013ko otsailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 gehitu zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,4 baita ere, EUSTATen datuen arabera.
2013ko otsailean, aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,5 garestitu dira.
Otsailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,3ko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,0koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaeran Etxegintzako lehengaien kostuak %0,1 igo dira eta Obra Zibilekoenak %0,5.
Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Ez-metalezko industria (%4,0), Metalezko artikuluak (%3,6), eta Petrolio-fintzea (%2,7) nabarmentzen dira. Aitzitik, urteko prezioetan (2013ko otsaila, 2012koaren aldean) murrizketak izan dituzte Metalurgiaren (%-4,3), Ez-metalezko mineralen erauzketaren (%-2,1) eta Makineriaren (%-0,8) lehengaiek.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.