2013-03-06ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %20,1 murriztu zen 2012ko laugarren hiruhilekoan
Etxegintza %20,7 jaitsi zen eta Obra Zibila %19,1
Euskal AEko eraikuntza: EUSTATek landutako datuen arabera, 2012ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %20,1 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2012ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %7,4 murriztu zen hirugarrenaren aldean.
2012ko laugarren hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintzako azpisektoreari -urte arteko %20,7ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari -%19,1ekoa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2012ko laugarren hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintza %8,8 jaitsi zen eta Obra Zibilak %4,6.
Eraikuntzako enplegua %5,2 jaitsi zen 2012ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.
Urteko balantzea.
2012. urtean zehar Eraikuntzaren koiuntura indizea %20,2 jaitsi da aurreko urtearen aldean. Bi azpisektoreak berdintsu ibili dira, zertxobait okerrago Obra Zibila. Urte osoan Etxegintza %19 eta Obra Zibila %22,4 jaitsi ziren 2011ren aldean.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKBI); datu-bankua