2013-04-09ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %6,6 murriztu zen 2013ko otsailean
Urtarrilaren aldean, aldaketarik ez
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko otsailean %6,6 murriztu zen Euskal AEko industria produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, lehengoan (%0,0) iraun zuen Euskal AEko industri produkzioak, 2013ko urtarrilarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko otsaileko indizearen bilakaerak alde nabarmenak erakusten ditu, 2012koaren aldean. Ekipo-ondasunak %11,0 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %7,5, eta Energia %4,0 igo; Kontsumo-ondasunak %0,2 igo. Kontsumo-ondasunen barruan, iraunkorrak %12,6 jaitsi dira eta Ez-iraunkorrak %3,5 igo.
2013ko otsaileko hil arteko aldakuntza, 2013ko urtarrilaren aldean, bestelakoa izan da baita ere industri talde handietan. Kontsumoko ondasunak, guztira, %5,8 igo dira; Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunak %7,2 igo dira eta iraunkorrekoak %0,2. Energia %1,7 hazi da 2013ko urtarrilaren aldean eta Ekipo-ondasunak %0,4. Bitarteko ondasunak %1,4 jaitsi dira.
2013ko otsailean sektore garrantzitsu guztietan jaitsierak ditugu, 2012ko hil beraren aldean; salbuespen batekin: Elikadura industriak, edariak eta tabakoa, zeina %6,3 hazi baita. Gainerakoetan, jaitsierarik txikienak: Makineria eta ekipoa (%-5,6) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (%-6,6).
Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala, %16,0; Kautxu eta plastikoak %11,4; Material eta ekipo elektrikoa %9.
Lurraldeei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Gipuzkoan %9,9; Bizkaian %5,1; Araban %2,7. Hil artean, 2013ko urtarrilaren aldean: Bizkaian, %+0,3; Gipuzkoan, %-2,0; Araban %+3,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua