2013/05/10eko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,5 murriztu da 2013ko lehen hiruhilekoan
Urte artean %1,9 murriztu da
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,5eko murrizketa izan du 2013ko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Tasa hau aurreko bi hiruhilekoetakoa bezalakoa da, eta espainiar ekonomiarenaren berdina, INEren datuen arabera.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %1,9koa da murrizketa, laugarren hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago. Espainiako ekonomiarako, %-2,0.
Eskaintzaren ikuspuntutik, 2013ko lehen hiruhilekoan sektore guztiek izan dituzte urte arteko bilakaera negatiboak; industrian tasa ez da aurreko hiruhilekoan bezain negatiboa. Hiruhileko artean, bai industrian, bai zerbitzuetan hobera egin da 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Enpleguan tasa negatiboak ditugu bai aurreko urteko hiruhileko beraren aldean (%-2,9), bai aurreko hiruhilekoaren aldean (%-0,7); tasa hauek handiagoak ziren aurreko hiruhilekoan. Enplegua dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtzen da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua