2013/05/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %0,9 gutxitu zen 2013ko martxoan
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2013ko otsailarekin alderatuta %2,5 handitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko martxoan %0,9 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %2,5 handitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko otsailarekin alderatuta.
Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2013ko martxoko indizearen bilakaerak aldeak erakusten ditu, 2012koaren aldean. Bitarteko ondasunak %2,4 gutxitu dira, Ekipo-ondasunak %1,2 eta Kontsumo-ondasunak %0,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %5,5 gutxitu dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak %12,1 handitu. Energia %4,5 handitu da.
2013ko martxoko hil arteko aldakuntza, 2013ko otsailaren aldean, positiboa izan da ia industri talde handi guztietan. Ekipo-ondasunak %4,1 handitu dira, Bitarteko ondasunak %3,1 eta Energia %1,2; Kontsumo-ondasunak %0,8 handitu dira otsailaren aldean. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %10,5 handitu dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %3,3 txikitu.
Euskal industrian pisu handienetako bi sektoretan hazkundeak ditugu 2013ko martxoan aurreko urteko hil beraren aldean: Zura, papera eta arte grafikoak, %+6,8 eta Makineria eta ekipoa %+5,5.
Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, urte arteko %7,8, Garraio materiala, %7,2, eta Kautxua eta plastikoak, %4,0.
Urte artean, martxoan: Araban %-2,4, Bizkaian %-1,5, Gipuzkoan %+0,6. Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan da hiruretan: Araban, %0,6, Gipuzkoan, %4,7, Bizkaian %1,5.
Ohar metodologikoa: 2013ko martxoko Industri Produkzioaren Indizea 2010 oinarritzat hartuta egin da, aurreko oinarriari -2005- jarraituz. Oinarri-aldaketaren kariaz haztapen-koefizienteak 2010eko industri jardueraren egiturari egokitu behar izan zaizkio, eta informazio-unitateen panela berritu behar izan da, indizeen adierazgarritasuna handitzeko, helburu-biztanleria etengabe aldatzen delako. 2010 oinarri duten serieak 2005ekoekin estekatu dira eta eskuragarri daude Eustaten datu-bankuan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua